Kontaktua

Edukiaren hasiera

Elkartea: Programak

Errehabilitazio psikosozialeko zentroak

Zentro baten aurrealdea
  • Loiolako EPSZ
  • Benta Berriko Ibiltzen EPSZ
  • Eibarko Ibiltzen EPSZ

Errehabilitazio Psikozialaren helburu nagusiak erabiltzailearen eguneroko bizitza egokitzea eta bizi kalitatea hobetzea dira. Horretarako, ahalegina egiten da buru-gaixotasuna duen pertsonak ahalik eta bizitza autonomoena eramateko behar dituen trebetasunak berreskura ditzan.

EPSZ hasieratik inplikatua egon behar da bertan bizi direnen banakako beharretan.

AGIFESEk Errehabilitazio Psikosozialeko lau zentro ditu Gipuzkoan:

  • Loiolako auzoa (Donostia)
  • Benta Berri (Donostia)
  • Eibar

Plazak marko sozio-sanitarioarekin komunztatuak dira, eta hauen eskaera udalburuetako gizarte langileen bitartez egin eta erreferentziako osasun mentaleko zentroetan egin behar da.

ERREHABILITAZIO ZENTRO PSIKOSOZIALEAN ematen den arreta ondoren azaltzen diren programen inguruan antolatzen da. Aktibitate ezberdinak barne hartzen dituzten programak dira, hain zuzen ere.

Zaintzapeko etxebizitzak

Hurrengo udalerrietan ditugu zaintzapeko etxebizitzak:

  • Donostia
  • Oiartzun
  • Irun
  • Eibar
  • Zumarraga
  • Elgoibar
  • Legorreta

Etxebizitza duina eta egonkorra izatea edozein hiritarren oinarrizko beharra da, ezintasun psikiatrikoak dituzten pertsonak barne.

Zaintzapeko etxebizitza baten aurrealdea

Elkarbizitza espazioak dira, buru gaixotasun larria duten eta beren eguneroko bizitzan lagunduko dieten errekurtso familiarrik ez duten pertsonei ostatua emateko pentsatuta daudenak. Ostatu-epea malgua da, hilabete batzuetakoa edo mugagabea izan daiteke, betiere gaixoaren beharren eta garapen pertsonalaren arabera.

Bere funtzioa errehabilitazioa eta komunitatean leku bat izaten laguntzea da.

Pisu hauek monitore baten gainbegirapena dute eguneko hainbat ordutan zehar eta etxeko jarduna antolatzeko eta banatzeko laguntza eskaintzen die honek erabiltzaileei: garbiketa, erosketak, sukaldea, deskantsua, lana/okupazioa eta aisialdia bezalako eginkizunetan laguntzen die.

Helburua bertan bizi direnentzat laguntza izatea da beren gaitasunak berraktibatu ditzaten, ahalik eta bizitza autonomoena eramateko.

Garrantzitsua da bertan bizi denak bere familiarekin harremana mantentzea eta, ahal bada, hobetzea, nahiz eta proiektua autonomia lortzea izan. Kontrako kasuan, deserrotzea garrantzitsua da eta eboluzioa zailtzen du.

AGIFESek gainbegiratutako zenbait pisu ditu hitzartuta:

  • Gainbegiratze gutxiko etxebizitzak: Elgoibar, Eibar, Irun, Oiartzun, Zumarraga eta Donostia.
  • Egun osoko gainbegiratzea duen etxebizitza, Legorretan. Pisu honetan exijentzia handiagoa dago pisukideen parte-hartzean, beren autonomia berreskuratzeko prozesuan (errehabilitazio prozesuan).

Programak pisukidearen eboluzioaren hainbat aspektu izaten du kontuan:

  • Norbere zainketa: esnatzea, altxatzea, janztea, janaria, medikazioa, higienea.
  • Etxeko lanetan gaitasuna: janariaren prestaketa, erosketak, arropa garbitzea, espazio pertsonala eta espazio komunak zaintzea.
  • Gaitasun komunitarioak: garraio publikoa eta zerbitzu publikoak erabiltzea, diruaren erabilera, presupuestoa kontrolatzeko ahalmena.
  • Gizarte harremanak eta aktibitateak: eguneroko okupazioa, soziabilitatea, aisialdirako aktibitateak, besteenganako ardura.

Arreta programak errehabilitazio sozialeko zentroetan

Errehabilitazio Psikosozialeko banakako programak

Autonomiaren eta bizitza pertsonal nahiz sozialean dagoen funtzionamendua berreskuratzeko gaitasunen entrenamendu eta errekuperazio programa bat da. Hau, betiere, gaixoa bere inguruan integratzera eta gizarteko rol normalizatuak hartzera bideratuta dago. Interbentzio eremu nagusien oinarri dira:

  • Norbere zainketa
  • Psikomotrizitatea
  • Eguneroko bizitzako aktibitateak
  • Psiko-heziketa
  • Autokontrola eta estresa menderatzea
  • Gizarte gaitasunak
  • Defizit kognitiboak
  • Komunitatean integratzea
  • Lanerako orientazioa eta laneratzeko prozesuan laguntza
  • Kultur tailerrak

Laguntza eta gizarte euskarriko programa

Gorago azaltzen den errehabilitazio psikosozialeko prozesuaren garapena erabiltzaile bakoitzaren beharrei begira egiten da, atentzio egokia bermatuz bai zentroan bai eta bertatik kanpo ere. Horretarako, egunean zehar egiteko ekintza ugari antolatzen eta bultzatzen dira (gizarte aktibitateak, kulturalak, kirolaren ingurukoak, aisialdia.). Ekintza hauek sozializaziorako, eguneroko bizitza antolatzeko eta oinarri bat behar duten erabiltzaileentzat baliagarriak dira, batez ere integrazio zailtasuna eta narriadura gehiago dutenentzat.

Aisialdi programa

Aisialdiaren programaziorako aktibitate ekintza erabiltzaileen eskaera edo afizioak asetzen dituzten eta errehabilitazio zentrotik bultzatu daitezkeen aktibitateak izango lirateke, bai eta errekurtso komunitarioetara taldekako bisitak ere.

Momentu honetan astelehenetik ostiralera, arratsaldez garatzen da, Donostiako Benta Berri auzoan dagoen Ibiltzen errehabilitazio zentro psikosozialean.

Hasiera oina

Irisgarritasuna | Informazio legala | Kredituak