
Edukiaren hasiera
Ongietorria ematen dizugu AGIFESen komunikabide honetara, eta web orri honetako edukiek zuen kezka eta ardurak argitzea espero dugu.
Osasunerako Mundu Erakundearen datuen arabera, lau pertsonatik batek buru nahasteren bat pairatuko du (depresioa, antsietatea, eskizofrenia, nortasun-nahasteak, etab.) bere bizitzan. Eskizofreniaren prebalentzia gizartean %1etik gertu dago, eta urtean 100.000 biztanletik 10 edo 15 kasu berri eragiten ditu.
AGIFESen HELBURUA da buru gaixotasun arazoa ulertzeko lan egitea eta gai honen inguruan dauden mito eta estigmak erauztea. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME-OMS) lehentasuna ematen dio gaixotasun mentalen atentzioari, pairatzen dutenengan eta hauen familiakoengan sufrimendu larria eragiten baitute. Era berean, geroz eta gehiago hazten ari dira osasun sistemek jasotzen dituzten eskaerak, gaixoen kopurua ere handitzen ari baita.
AGIFESek jakinarazi nahi dizu ez zaudela bakarrik eta elkarte honen bitartez eraiki dugun esperantza komunitatearen kide izan zaitezkeela adierazi nahi dizu. Buru-eritasun batek dakarren errokari aurre egiteko laguntza gehien behar duzun momentuetan AGIFESek onarpena, ulermena, informazioa eta laguntza eskaintzen dizkizu. AGIFESeko kide bezala, familiako guraso, bikote, anai-arreba, lagun eta gaixotasun mentalak dituzten pertsona ASKOREKIN elkartuko zara.
Ez gaude bakarrik, ez gaude abandonaturik.
Arazo mentalak dituzten pertsonek eta horien senideek osatzen dugun talde bat gara eta 1985.urtetik irabazi asmorik gabeko elkarte bat osatzen dugu.
Maite ditugun pertsonen eta Gipuzkoako gizarte osoaren osasun mentalaz arduraturik gauden taldea gara.
Gaixoen eta euren sendikoen bizi kalitatea hobetzearen alde lan egin nahi duen taldea gara, eta horretarako hainbat baloretan oinarritzen gara: elkartasuna, elkarlana eta parte hartzea, zerbitzua eskaintzeko bokazioaren ikuspegitik.
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonak gizarteratzea eta beren egoera normalizatzea nahi dugu.
AGIFES FEDEAFESen (Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntza) eta FEAFESen (Espainiako Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Konfederazioa) barnean dago. Era berean, FEAFES Eri Psikikoen Senide Elkarteen Europar Federazioaren (EUFEMI) kide fundatzailea da, bai eta Eskizofreniaren Mundu Elkartearen (WSF) zein Osasun Mentalaren Mundu Federazioaren (WHMF) kidea ere.
Gainera, Gipuzkoan, AGIFES SARGI plataformaren barnean dago, 21 entitatez osatua dagoen erakunde sozialen sarea.
Hasiera oina
2012 © agifes.org