Albisteak

2017/06/23

 
-Izenburua: Adimen emozionala
-Data: ekainak 29, osteguna
-Lekua: Eibar. Ibiltzen Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroa (Urkizu Pasealekua, 9)
-Ordua: 18:30 
-Hizlaria: Itsasne Gallastegui, Agifeseko psikologoa
 
 
2017/06/15

-‘Buru Osasuna Fokatu’ ekimenaren helburua da osasun mentalaren eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta hauen familien ikuspegi baikor eta berriak sustatzea

-Lehiaketa hau ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dago; egitasmo horrek buru osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea du xede, baita kolektiboari ateak irekitzen dizkion pertsona orori eskerrak ematea ere

 
 
2017/06/14

-Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako biolentziaren biktima izateko arrisku bikoitza edo laukoitza dute gaixotasun mental larria duten emakumeek, gainerako emakumeekin alderatuta

-Azterlanaren egile Alicia García Santosek uste du datu hauek "icebergaren punta" direla, eta ikerketa gehiago burutzeko beharra nabarmendu du, emakume hauek sufritzen duten abusu-tasa ikaragarriaren ikuspegi zabalagoa lortzeko

-Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken sailak eta Emakundek bultzatuko ikerlanak mahai gainean jarri du gaixotasun psikiko larria duten emakumeen %80k, noizbait bikote-harremana izan dutenen artean, jasan duela indarkeria

-Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak azpimarratu duenez, garrantzitsua da emakume hauen kontakizunari jaramon egitea, arreta-zerbitzuetako profesionalek ez baitiote behar bezalako arreta ematen kasu askotan

 
 
2017/06/08

Agifesek bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonak omentzeko ekimena jarri du martxan. Parte-hartzaileek zozketa ederretan hartuko dute parte: bazkari edo afariak Donostiako Gandarias eta Lete jatetxeetan, edo egonaldiak Espainiako landetxeetan. 

2017/06/06

Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoan uztartzen dituen kirol hau praktikatzen, monitore talde bikainarekin!  
2017/05/29

 

  • Data: Ekainak 3, larunbata
  • Lekua: Donostia. Pío Baroja kiroldegia
  • Ordua: 17:00-19:00
  • Arduraduna: Amara Wellness zentroko lau monitore
 
 
2017/05/25

- Maiatzaren 30ean, 19:00etan Zarauzko Modelo zinema aretoan, 'Shine' proiektatuko da, David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako filma. Sarrera doakoa izango da eserlekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kideen eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 
2017/05/22

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruzko tailerra

  • Izenburua: TOC-a ezagutzen
  • Data: Maiatzak 31, ekainak 7 eta 14 
  • Lekua: Donostia. Ibiltzen Bentaberri zentroa
  • Ordua: 18:30 
  • Hizlaria: Rosa Lafuente, nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den psikologoa 
  • Hizkuntza: Gaztelania
 
2017/05/18

- Maiatzaren 23an, 19:00etan, nahasmendu bipolarra eta obsesibo-konpultsiboa lantzen dituen ‘El lado bueno de las cosas’ komedia dramatikoa proiektatuko da Zarauzko Modelo zinema aretoan. Sarrera doakoa izango da eserlekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kide baten eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 
2017/05/11

- Maiatzaren 16an, 19:00etan, ‘Love & Mercy’ Beach Boys musika-taldeko Brian Wilsonen inguruko 'biopic'-a proiektatuko da Zarauzko Modelo zinema aretoan. Sarrera doakoa izango da lekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kide baten eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 

Orriak