Kontaktua

Edukiaren hasiera

Berriak

  1. Aisialdi eta Denbora Libreko kideak Pilates egiten ikasiko dute 2012/01/30

    Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak Pilateseko ikastaro batean parte hartuko dute hiru hilabetez. Ekimena %100ean ordainduko du buruko gaitza duten pertsonei eta familiei laguntzeko lan egiten duen Why not? fundazioak.

    Aisialdi eta Denbora Libreko kideak Pilates egiten ikasiko dute
  2. Solo dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Trintxerpen

    Solo dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Trintxerpen
    2012/01/27

    Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak (Agifes) ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian datorren ostegunean, otsailak 2, 18:30ean. Film hori Gipuzkoako udalerri ugaritan ikusi dute ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen dokumental horrek, eta ezohiko arrakasta lortu du Agifesek orain arte eskainitako 12 bideoforum saioetan. Horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, buruko gaixotasuna dutenak, senideak eta buruko osasunean interesa dutenak. Trintxerpeko saioa Agifeseko hainbat senidek eta psikologo batek zuzenduko dute. Sarrera doakoa da.

  3. Saritutako loteria urtarrilaren 9tik aurrera kobratu ahal izango da
    2012/01/04

    Gabonetako loteria-txartel sarituak urtarrilaren 9tik aurrera kobratu ahal izango dira Agifesen egoitza berrian (Morlans pasealekua 3, behea).

  4. Sentsibilizazio kanpainari amaiera eman diogu Koldobika Jauregi protagonista duen bideo batekin

    Sentsibilizazio kanpainari amaiera eman diogu Koldobika Jauregi protagonista duen bideo batekin
    2011/12/26

    Koldobika Jauregik eskizofrenia paranoidea duen Mamen Álvarezekin solas egin du. Bere burua eta gaixotasuna azken urteotan jendeak hobeto onartzen dituela nabaritu du Mamenek, eta buruko nahasmendua duten pertsonei itxaropena eman nahi die medikazioaren garrantzia azpimarratuz eta “ametsak betetzen direla” ziurtatuz, berari hala gertatu zaio eta. Elkarteak amaiera eman dio bere 25. urteurrena dela eta garatu duen ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainari. Azken 12 hilabeteotan arrakastarekin gauzatutako ekimen honen helburua zen gizartea kolektibo honen inguruan sentsibilizatzea eta aurreiritziak alboratzea.

  5. Gabonei ongietorria egiteko festa ederra

    Gabonei ongietorria egiteko festa ederra
    2011/12/22

    Agifeseko eta buruko osasunarekin loturiko beste zentro batzuetako kideek bat egin zuten abenduaren 21ean, San Tomas egunean, Ibiltzen Benta Berrin, Gabonetako festa tradizionala zela eta.

  6. Guztia prest Agifesen Gabonetako festa ospatzeko!

    Guztia prest Agifesen Gabonetako festa ospatzeko!
    2011/12/16

    Tradizioari jarraiki, Agifesen Gabonetako festa ospatuko dugu Ibiltzen Benta Berrin datorren asteazkenean, abenduak 21, Santomas jaiarekin bat eginez. Ekitaldia 11:00etan hasiko da Agifesek Benta Berrin, Loiolan eta Eibarren dituen zentroetako erabiltzaile eta monitoreen abesti original eta antzezpenekin. Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak ere parte hartuko du.

« Aurrekoa 1/20 Hurrengoa »

Hasiera oina

Irisgarritasuna | Informazio legala | Kredituak