
Edukiaren hasiera
SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Noiz: maiatzak 23 eta ekainak 6 eta 20.
Non: TOLOSA. Kultur etxea. Triangulo plaza, 1.
Ordua: 18:30etik 20:30era
Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos.
Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena
(943 474337).
Irungo Musika Eskolako ikasle talde batek akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen maiatzaren 11n Donostiako Benta Berri zentroan. Irakasleak eta haren alabak ere parte hartu zuten eta, guztien artean, emanaldi hunkigarria osatu zuten. Horrela, publikoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten.
(Albistearen izenburuan klikatu bideoa ikusteko!)
“Ezinbestekoa da buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileek euren burua zaintzea; izan ere, hori egin ezean, buru nahasmenduak gara ditzakete, esate baterako, depresiboak”, jakinarazi zuen Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, maiatzaren 7an Eibarren eskainitako hitzaldi batean.
IRUNGO AKORDEOI BOSKOTEA
Data: maiatzak 11, larunbata.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. DONOSTIA
Ordua: 18:00
Musikariak: Irungo Musika Eskolako ikasleak.
Sarrera doan.
Ana María Matías de Juana erizain eta antropologian lizentziatuak 'Metas de Enfermería' aldizkarian argitaratutako artikulu interesgarria aurkezten dizuegu. Buru gaixotasuna duten pertsonekiko aurreiritziak baztertzen ditu idazlanak eta kolektibo honek merezi duen errespetua azpimarratzen du. Koherentzia eta sentsibilitate handiz idatzitako testua da.
Artikulua irakurri.
Izenburua: Enfermedad mental y familia.
Data: maiatzak 7, asteartea.
Lekua: Portalea kultur etxea, 3. solairua. Bistaeder kalea 10. EIBAR
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.
« Aurrekoa 1/36 Hurrengoa »
Hasiera oina
2013 © agifes.org