Pandemiaren eraginaren aurrean, Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari laguntzeko manifestua onartu du, eta erakunde eta pertsona fisikoentzako atxikitze-formularioa ere prestatu du.
Noticias
Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada 2020ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak. Urte osoan, Gipuzkoan buru osasunaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu.
Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) solasaldia egingo du, abenduaren 17an, pandemiak eta urruntze sozialak emakumeen buru osasunean duen eragina aztertzeko.
Agifesek ‘Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa: beldurra obsesio bilakatzen denean’ izenburudun mahai-ingurua eskainiko du astelehenean, abenduaren 14an, 18:00etan.
Agifesek pandemiaren eta gizarte isolamenduaren ondorioz sor daitezkeen buru osasuneko arazoez ohartarazi du. Gipuzkoako entitatearen ustez, funtsezkoa da egungo egoeraren ondorio psikologikoei aurre egitea, neurri higieniko-sanitarioek eta sozialek zein ziurgabetasun ekonomikoak eragin nabarmena baitute pertsonengan. Faktore horiek, hain zuzen, antsietate eta depresio sintomak eragin ditzakete.
Aurten ere, depresioa izan da argazkilaritza eta kontakizun lehiaketen gaia, osasun arazo horren inguruan gauzatzen ari garen Zure harremanik zailena kanpainaren harira.
Urte hasieran proiektu berria abiarazi zuen Agifes elkarteak. Zeuk Aukeratu programa 10 eta 18 urte arteko haur eta nerabeei zuzendua dago eta buru osasuneko arazoak prebenitzea nahiz gaiaren inguruan sentsibilizatzea du helburu.
‘Ibiltzen’ aldizkariaren 39. zenbakiaren nobedadeak ez galdu. Irakurketaz goza ezazue!
Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei. Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta bigarren heriotza-kausa da 15 eta 29 urte arteko gazteen artean. Adineko pertsonak ere arrisku-kolektibo garrantzitsua dira. Gainera, COVID-19ak eragindako zauri psikologikoen, itxialdien eta normaltasun berriaren ondorioz, heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa.
Orriak

