Eskizofrenia

Eskizofreniak errealitatean pertzepzioan eta errealitatearen kontzientzian eragiten du. Hori dela eta, pertsonak eguneroko bizikidetzan arazoak edukitzen ditu.

Gaixotasuna sortzen denean pertsonak ezin du argi pentsatu eta emozioak kontrolatzeko, erabakiak hartzeko edo pertsonekin harremanak izateko zailtasunak edukitzen ditu. Esperientzia irrealak eta imajinatutakoak desberdintzea kostatzen zaio. Sintoma horiek asko sufriarazten diote pertsonari eta, askotan, blokeatuta geratzen da. Normala da etxean isolatutzea.

Orokorrean, 15 eta 45 urte artean agertu ohi da gaixotasuna. Normalean nerabezaroaren bukaera aldera sortzen da, baina haurtzaroan ere ager liteke eta gaixo dagoen pertsonak eskolan arazoak izaten ditu.

Eskizofreniak pertsonarengan erabateko eragina dauka; gaixotasuna agertu aurretiko pentsamendu, sentimendu eta jokabide ereduak aldatu egiten dira. Gaixotasuna duen pertsona arraro sentitzen hasten da eta posible da isolatuagoa egotea. Lagunekin ateratzeari uko egin diezaioke; gutxi edo gehiegi lo egin, bakarrik hitz egin edo ageriko arrazoirik gabe barre egin dezake (hala ere, sintoma horiek ez dute zertan paziente guztiengan agertu).

Garrantzitsua da ez ahaztea eskizofrenia daukan personak ezin duela azaldu zer gertatzen zaion. Beldurra dio gaixo dagoela sinesteari. Beraz, ez du laguntzarik eskatuko kasu gehienetan eta ez da kexatuko. Hori guztia dela eta, gaixotasuna duten pertsona gehienek, batez ere hasieran, ez dute medikazioa hartu nahi izaten, ezta medikuarengana joan nahi ere.

Ez dira eskizofreniaren kausak ezagutzen. Gaixotasun askok, bihotzekoak adibidez, faktore ezberdinetan dute sorburua (genetikoak, jokabidearekin loturikoak, etab.); eta hori izan liteke eskizofreniaren kasua. Egun, ikertzaile eta mediku gehienek uste dute bi faktore horien konbinazioaren ondorioz sortzen dela: garuna (jaiotzetiko faktoreak edo bizitzan zehar garatutakoak) eta bizitzako gertaerak. Ikuspegi hori oso zabaldua dago eta 'estresarekiko sentiberatasunaren eredu' izenez ezagutzen da. Zientzialariak aztertzen ari dira, gaur egun, zenbateraino eragiten duten faktore horiek eskizofreniaren garapenean.

Orokorrean,  nerabezaroaren amaieran edo heldutasun urteen hasieran diagnostikatzen da eskizofrenia. Hori dela eta, uste da haurtzaroaren amaierako eta nerabezaroko prozesu bat dela.

Sintomak

Sintomak zera dira: pertsona batek anomaliaren bat edo gaixotasunen bat daukala adierazten duten seinaleak. Sintomak dira minak, hanturak eta erritmo biologikoetan gertatzen diren aldaketak. Eskizofreniaren arazoa da sintoma gehienak subjektiboak direla, pazienteak kontatzen duenagatik ezagutzen ditugu.
  • Sintoma positiboak: ohikoak ez diren jokaera edo esperientziak agertzea (adibidez: ahotsak entzutea).
  • Sintoma negatiboak: normalean presente dauden funtziok murriztu edo aldatu egiten direnean, ohiko jokabidean aldaketak gertatzen direnean.

Sintoma positiboak

Sintoma psikotiko gisa ere ezagunak dira. Errealitatearekiko deskonexioarekin eta errealitatearen nahasmenduarekin erlazionatzen den sintomatologia da. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira: haluzinazioak, eldarnioak, ideia arraroak, loaldiaren aldaketak, jangura, larritasun handia, kitzikakortasuna, gainerakoak kalte edo mina egin nahi diotenaren susmoa.

Sintoma negatiboak

  • Hain kezkagarriak ez diren sintoma gehiago ere badauzka eskizofreniak.  Horiek nahastu egin daitezke nagikeriarekin edo portaera txarrarekin, hau da, sintoma negatibo gisa ezagutzen ditugunekin: adibidez, gogogabetasuna, energia falta, gozamen falta, zapuzkeria, etab. Horiek guztiak, sintoma aktiboak edo positiboak bezala tratatu behar dira.
  • Sintomek arlo guztietan eragina daukate: gizarte harremanetan, lanean, familian, etab. Alderdi batzuetan, eskizofrenia duen pertsonak ekintzarako gaitasun gutxiago dauka, gaixotasun hori ez daukaten pertsonekin alderatuz. Diferentzia horiek sintoma negatiboak deitzen dira. 
  • Haluzinazioak eta eldarnioak azaldu baino lehen sintomak sumatu daitezke, baina argiago ikusten dira sintoma positiboak desagertzen direnean. 
  • Nabarmendu behar da eskizofrenia duten pertsona guztiek ez dituztela aipatutako eragozpen eta sintomak. Gaixotasun hori daukaten pertsonen herenak ez dauzka eragozpen horiek edo oso gutxi eragiten diete eguneroko bizitzan.
  • Hitz egiteko zailtasunak dituztela nabari dezakegu, baita arreta jartzeko edo liburu bat irakurtzeko ere. Eskizofrenia duten pertsonen artean ohikoa da harreman sozialak neurri bateraino galtzea; lagunekin ateratzeari uzten diote eta deitu ere ez diete egiten. Emozioak blokeatu ohi dituzte; badirudi pertsonari ez diola ezerk hunkitzen edo tristatzen, dena berdin zaiola. Nabari dakiekeen emozio bakarra hira edo haserrea da, eta kasu honetan estuki lotuta dago lehen aipatu dugun sintomatologia positiboarekin.