'Las horas' filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren bigarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 11n, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du pelikulak, eta hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate.
Albisteak
Agifesek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du urriaren 14an Koldo Mitxelena kulturunean gauzatuko duen ekitaldiarekin
600 korrikalari baino gehiago, ehunka ikusle; ehundik gora enpresa, entitate eta pertsona laguntzaile... 2016ko 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketak arrakasta handia izan du. Umore ona eta haur, gazte nahiz helduentzako giro paregabea izan ziren nagusi.
Maiatzaren 16an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Eibarren, 19:30ean Coliseo antzokian. Petter Naess-ek zuzenduriko ‘Elling’ pelikula norvegiarren inguruko saio horretan fobia soziala eta bestelako buru nahasmenduak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek. Filmak, era atseginean eta baita errealistan ere, buru gaixotasuna duten pertsonek komunitatean integratzeko egin beharrekoari buruzko ikuspuntu berria azaltzen du. Pelikulako bi protagonistek ezagutzera ematen dituzte bizitzen ari diren garai berri horrek dakartzan zailtasunak. Proiekzioaren ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.
Joan den azaroan Donostian eskaini zen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Ziklo arrakastatsuaren ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Eibarren. 'Mintzatuz osatu' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea. Zineforumaren lau saioak astelehenetan izango dira, maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, Eibarko Coliseo zinemaren 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Donostiako Agifeseko egoitzan.