Albisteak

2014/06/11

Usurbilgo Sendategiko Tomás Burutaran eta Karina Luengas psikiatrek eskizofreniari buruzko solasaldia gidatu zuten ekainaren 14an Lasarte-Orian, eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten. Buru nahasmendua duten pertsonen lagun eta senideek, eta eskizofrenia duten hainbat pertsonek ere, aktiboki parte hartu zuten ekitaldian eta euren esperientziak partekatu zituzten.

2014/06/06

  • Izenburua: Buru gaixotasuna. Familian, gizartean eta eskolan moldatzeko zailtasunak.
  • Data: ekainak 10, asteartea.
  • Lekua: URRETXU. Kultur etxea.
  • Ordua: 19:00etan
  • Hizlaria: Bitxori Bravo, psikiatra
2014/06/05

Buru Osasunaren aldeko Futbol Partida zirarragarria izan genuen 2014ko maiatzaren 31n. Beasain K.E. eta Real Sociedad futbol taldeetako beteranoek ikuskizun bikaina eskaini zuten Loinaz futbol zelaian, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei euren babesa adierazteko. Real Sociedad izan zen garaile, 1-8 emaitzarekin, baina elkartasun eta lagunarteko giroa izan zen nagusi. 

Bideoa ikusi

Argazkiak ikusi

 

2014/06/04

Brots antzerki taldeak Ella antzezlana aurkeztuko du ekainaren 7an eta 8an. Buru nahasmendua duten hainbat pertsonek nahiz diagnostikorik ez duten zenbaitek osatzen dute konpainia.

 
Ella buru gaixotasuna duen neska gazte baten istorioa da. Protagonistak antzerkia egitearekin amesten du eta diagnostikoa oztopo bilakatzen zaio. Bere desioa egi bihurtu dadin borrokatzen du gazteak eta, bide horretan, ohiko psikiatriatik eta terapia alternatiboetatik datozkion presioei aurre egin behar die.
 
2014/05/28

Beasain Kirol Elkarteko eta Real Sociedad taldeko beteranoek Buru Osasunaren aldeko futbol partida jokatuko dute maiatzaren 31n, 17:00etan, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Agifesek antolatutako kirol ekitaldi honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei eta horien senideei babesa ematea, eta kirolaren garrantzia azpimarratzea, osasun fisiko eta mentala zaintzeko bide gisa. Beasaingo alkate Koldo Agirrek gipuzkoar guztiei dei egin die, ekitaldi “erakargarri” honekin gozatzera bertaratu daitezen, bi klubetako jokalari ohiek euren gaitasunak erakutsiko baitituzte zelaian. Horrez gain, giro ederra egongo da herrian Loinatz festei esker; eta beraz, “ongi pasatzeko eta buru osasunaren aldarrikapena egiteko aukera izango da”.

2014/05/19

  • EKITALDIA: Buru Osasunaren aldeko elkartasun partidua.
  • DATA: Maiatzak 31, larunbata.
  • LEKUA: BEASAIN. Loinaz futbol zelaia.
  • ORDUA: 17:00
  • Sarreren salmenta: Xerbera eta Tti Tta tabernetan, establezimenduen irekitze ordutegian, eta Loinaz zelaiko leihatilan, maiatzaren 31n, 15etatik aurrera. 
  • Sarreraren prezioa: 10 euro, helduek / 5 euro, 6 eta 15 urte arteko haur eta nerabeek / doan, 4 urte arteko umeek.
2014/05/13

Primerako bertso saioa eskaini ziguten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek, Unai Elizasu gai-jartzaileak gidatuta, maiatzaren 10ean Aquariumean. Ugarte anaiek ere txalaparta emanaldi bikaina eskaini zuten. 

 
2014/05/08

Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari eta gaixotasun horrekin bizitzeari buruzko solasaldi batean parte hartu zuen pasa den apirilaren 30ean Tolosan. Iruindar hau Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea da, 20 urte daramatza tratamenduan, familia bat sortu du eta bizitza guztiz normalizatua dauka. Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain bezala lan egiten duen gazte honek bertaratuei erakutsi zien, behin patologia kontrolatuta, bizitzaz gozatzea posible dela. 

2014/04/30

“Agifesen nagoenetik maitatuagoa eta onartuagoa sentitzen naiz”. Horrela mintzatu zen elkarteko aisialdi taldeko kide Ixiar Iraola, apirilaren 4an Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen jardunaldi batean. Bere bi kidek, Martín Combeauk eta Iñaki Gorostidik, ere hitza hartu zuten buru osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko topaketan, unibertsitateko dozenaka ikasleren aurrean.

2014/04/23

  • EKIMENA: Nola bideratu egoera zailak? Tailer praktikoa buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzat
  • DATAK: Apirilak 19, maiatzak 13 eta 27, eta ekainak 10.
  • LEKUA: Donostia. Kutxazabal zentroa (Serapio Mújica 10 kalea). Bidebieta auzoa.
  • ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara.
  • HIZLARIAK: Nekane Azuabarrena, psikologoa, eta Verónica Pazos, gizarte-langilea (Agifes).
  • INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: 943 47 43 37 zenbakira dei eginez.
  • HIZKUNTZA: gaztelania.
  • DOAN.
     
     

Orriak