Albisteak

2013/11/27

ASVAR Errehabilitazio Psikosozialeko Euskal Elkarteak jardunaldia egingo du azaroaren 12an Gasteizko Kongresuen eta Erakusketen Jauregian, Ostatua, errekuperaziorako faktorea (El alojamiento como factor de recuperación) lelopean. Topaketaren helburua da nahasmendu psikiatrikoak dituzten pertsonenei eskaintzen zaizkien ostatuei buruzko gogoeta eta prestakuntza foroa sortzea. Horrela, buru osasunaren arloko, gizarte zerbitzuetako eta ostatua ematen duten entitateetako hainbat ordezkari izango dira jardunaldian eta bi eztabaida mahaietan parte hartuko dute

2013/11/25

Izenburua: Depresioa eta gogo-aldartearen beste nahasmenduak.

Data: Azaroak 27, asteazkena.
Lekua: ARRASATE. Kulturate, Loramendi aretoa (sarrera Otalora kalean).
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan.
2013/11/08

Azaroaren 7an, Sergio Saldaña Sotok, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egileak, hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Dozenaka pertsona Biteri kultur etxera gerturatu ziren idazlearen esperientziak entzutera. Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoa eta Mertxe Portas nahasmendu bipolarra duen Agifeseko erabiltzailea ere bertan izan ziren.

2013/11/04

50eko hamarkadaz geroztik, buru gaixotasuna duten pertsonei arreta emateko modua nabarmen aldatu da. Egun, badakigu errekuperazio prozesuan aurrera egiteko aukera handiak dituztela eta, orain, jardun horretan bidelagun izateko erronka dugu profesionalok aurrez aurre. Urriaren 4an Donostian egindako Errekuperazioa posible da jardunaldian bildutako profesionalek, pazienteekiko duten paperaren inguruan gogoeta egin zuten. Buru gaixotasuna duten pertsonek hobera egiteko dituzten aukerak baikortasunez ikustea garrantzitsua dela azpimarratu zuten.

 
 
 
2013/10/16

Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka. Juan Sánchez Vallejo medikuak idatzitako eta Rosa Martinez Alcocerrek zuzendutako lan honek buru gaixotasunaren inguruko mitoak apurtu nahi ditu, protagonistarekiko enpatia sortuz.

2013/10/15

Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, urriak 18, Elgoibarko kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Osasun mentaleko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Saioa Agifeseko sentsibilizazio batzordeak zuzenduko du eta sarrera doakoa izango da.

2013/10/11

 

Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak eskaini zituen urriaren 10ean Zumarragan. Agifesek Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako hitzaldian, patologia horrek “pentsamendua eta erantzun emozionala pobretzen dituela, eta errealitatearekiko harremana murrizten duela” azaldu zuen adituak. 

2013/10/11

Buru Osasunaren Munduko Egunean Agifeseko hainbat kidek buru gaixotasunaren inguruko bizipenak partekatu zituzten Bentaberriko Ibiltzen zentroan. Iker Arrizabalaga psikologoak moderatutako hizketaldian, 25 eta 48 urte bitarteko parte-hartzaileek gaixotasuna lehen pertsonan nola bizi duten kontatu zuten, aurreiritziak baztertzeko eta gaixotasuna duten beste pertsonei bizi-kalitatea hobea izan dezaten laguntzeko helburuarekin.

2013/10/07

Ostegun honetan, hilak 10, Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu Donostian, eta buru gaixotasuna duten pertsonen aldarrikapen eta beharrak ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko ekintza asko antolatu ditugu. 

2013/10/02

Buru Osasunaren arloko dozenaka profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte Donostiako Amara Plaza Hotelean ostiral honetan, urriaren 4an. Agifesek antolatutako topaketan hainbat sektoretako adituak bilduko dira eta nahasmendu psikikoak dituzten pertsonei errealitate sozial berriek nola eragiten dieten aztertuko dute. Horrez gain, pertsona horien ahalduntzean profesionalek duten paperari buruz ere gogoeta egingo dute.

Orriak