Albisteak

2013/09/16

Osasun mentaleko hamar zentro eta ia 90 pertsona izan dira protagonista Puioko futbol zelaian pasa den ostiralean jokatutako Why Not? fundazioaren II. areto-futboleko txapelketan. Ekimen horren helburua zen zentro guztietako kideek kirolean murgildutako eguna pasatzea, eta baita elkarbizitza, erantzukizuna, norbere burua gainditzea eta errespetua sustatzea ere.

2013/09/10

Irakurgai duzue jada iraileko aldizkaria. Bertan, datozen hilabeteetan gauzatuko ditugun ekintzen berri izango duzue, bai eta azken hilabeteetako albisteak ere. 

Aldizkaria online irakurri

2013/07/01

Nia Moore King & The Bluebirds eta Arrakatanga taldeen kontzertu bikainak izan genituen pasa den larunbatean. Blues, jazz, soul eta rock estiloak uztartu zituzten talde biek Donostiako Doka kafe antzokian eta primerako festa giroa sortu zuten. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu taldeei, euren ikuskizun paregabeagatik; Dokari, lokala uzteagatik; ekitaldia iragartzen lagundu diguten komunikabideei eta bertaratu ziren pertsona guztiei. Mila esker guztiei!

2013/06/25

Data: ekainak 29, larunbata.
Lekua: Doka aretoa. Escolta Real kalea, 20. DONOSTIA
Ordua: 20:30
Taldeak:

  • Nia Moore King and The Bluebirds
  • Arrakatanga

Sarrera: 7 euro

2013/06/24

Iragan asteburuan Elkartasunaren Kale Sozialean parte hartu du Agifesek, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren barne eta Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren eskutik. Donostiako Alfonso VIII kalean kokatutako "tunela" kolektibo anitzen alde lan egiten duten elkarteen sare sozialak bultzatzeko helburuarekin ezarri zen. Oso esperientzai baikorra izan da, entitateon lana ezagutzera emateko baliagarria izan baita. 

2013/06/18

Eguna: Ekainak 21, ostirala
Tokia: Aisialdi eta Denbora Libreko zentroa. Urbasa mendizerra, 9-behea. Loiola, Donostia
Ordua: 17:30
Sarrera librea eta doakoa.

2013/06/03

Agifesek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean. Horrela, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

2013/05/13

Irungo Musika Eskolako ikasle talde batek akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen maiatzaren 11n Donostiako Benta Berri zentroan. Irakasleak eta haren alabak ere parte hartu zuten eta, guztien artean, emanaldi hunkigarria osatu zuten. Horrela, publikoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten.

(Albistearen izenburuan klikatu bideoa ikusteko!)
2013/05/09

IRUNGO AKORDEOI BOSKOTEA
Data: maiatzak 11, larunbata.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. DONOSTIA
Ordua: 18:00
Musikariak: Irungo Musika Eskolako ikasleak.
Sarrera doan.
2013/03/25

Iragan martxoaren 22an ‘Elling’ filmaren proiekzioa eta eztabaida izan genuen Donostiako Kutxa Aretoan eta 60 pertsona inguruk parte hartu zuten saioan. Errealitatez eta umorez beteriko pelikula horren protagonistak dira denbora luzez buru osasuneko zentro batean egon diren bi gizon. Euren kabuz bizitzeko garaia iristen zaie eta gobernuak eskainitako tutoretzapeko etxebizitza batean bizi dituzten zailtasun eta abenturak aurkezten ditu filmak.

Orriak