Albisteak
Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari eta gaixotasun horrekin bizitzeari buruzko solasaldi batean parte hartu zuen pasa den apirilaren 30ean Tolosan. Iruindar hau Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea da, 20 urte daramatza tratamenduan, familia bat sortu du eta bizitza guztiz normalizatua dauka. Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain bezala lan egiten duen gazte honek bertaratuei erakutsi zien, behin patologia kontrolatuta, bizitzaz gozatzea posible dela.
“Agifesen nagoenetik maitatuagoa eta onartuagoa sentitzen naiz”. Horrela mintzatu zen elkarteko aisialdi taldeko kide Ixiar Iraola, apirilaren 4an Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen jardunaldi batean. Bere bi kidek, Martín Combeauk eta Iñaki Gorostidik, ere hitza hartu zuten buru osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko topaketan, unibertsitateko dozenaka ikasleren aurrean.
- Hitzaldia-Liburu aurkezpena: "Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas"
- Data: apirilak 30.
- Lugar: TOLOSA. Kultur etxea (Triangulo plaza, 1)
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Sergio Saldaña Soto, 'Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas' liburuaren egilea.
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera librea.
Antsietate eta depresioari buruzko hitzaldi-mahai inguru bat hartuko du Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzak apirilaren 3an, 18:00etan, eta bertan parte hartuko du Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak. Berekin batera izango dira Imanol Querejeta doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko arduraduna, eta Julia Sotillo, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria arloko erizaina. Bi patologia horien ezaugarriak azalduko dituzte, mende honetan ezagutzen diren bi epidemia garrantzitsuenetarikoak baitira. Halaber, nahasmendu horiek kontrolatzen ikasteko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko jarraibideak emango dituzte.
Gipuzkoako Auzitegiko Iñaki Subijana presidenteak uste du arlo soziosanitarioaren eta juridikoaren arteko kolaborazio estua landu behar dela, esparru bien beharrei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko. Otsailaren 12an Agifesen Ibiltzen Bentaberri zentroan eskainitako hitzaldi batean, Subijanak buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasunari buruzko alderdi anitz aztertu zituen. Delituzko ekintza edo arau-haustea gauzatzerakoan buru gaixotasuna duten pertsonek eta euren senideek bizi duten egoera konplexua azaldu zuen adituak oso modu didaktikoan.
- Izenburua: Egozgarritasun juridikoa buru gaixotasunaren kasuan
- Data: otsailak 12, asteazkena.
- Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea, Antigua)
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera doan.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- hurrengoa ›
- azkena »