Albisteak

2018/01/22

 Kataluniako unibertsitateak Agifeseko elkarrenganako laguntza programaren eragile Mikel Merino elkarrizketatu du buru osasunaren eta estigmaren inguruan. 

2017/04/11

Bere buruarekiko konfiantza, gaitasun sozialak eta lanerako trebakuntza landu ditu Maite Mendigurenek Karabelekon

2016/12/12

Gogorra da buru gaixotasuna onartzea. Agifeseko erabiltzaile den Mikel Merinori 13 urte kosta zitzaion jendearekin bere buru nahasmenduari buruz hitz egitea.

2016/09/13

Buru gaixotasuna duten pertsonen anaia-arrebei zuzendutako taldeetako baten partaide da Jeronimo Iztueta, beste dozena bat pertsonarekin batera. Donostiako Agifeseko egoitzan biltzen dira hamabost egunetik behin elkarri entzun eta bata bestearen esperientzia partekatzeko, elkarteko psikologo baten laguntzaz.

2016/08/29

 Agifeseko erabiltzaile bezala Karabeleko etxalde agroekologikoan aritu ostean, Eneko eta Josemi baratze esperimentaleko lantaldeko kide izatera pasa dira, etxaldeak Sartu elkartearekin sortutako prestakuntza programari esker. 

2016/04/07

Saioa Otegik bi bide nagusi ikusten ditu antsietateari aurre egiteko lagungarri: erlaxazioa eta pentsamendua aldatzeko teknikak. Pertsonak egonkortasuna lor-tze aldera, onuragarria da konfiantzazko giroan gertatzen zaiona kontatzea, kirola egitea eta bizitza osasuntsua eramatea. Horrekin guztiarekin, “barne-egitura sendoagoak sortzen dira”, aipatu du psikologoak.

2015/04/01

Álvaro Solanok, Agifes elkarteko bazkideak eta sentsibilizazio komisioko kideak, elkartea nola ezagutu zuen eta boluntario izateak zein onura ekarri dizkion kontatu digu, berak dioenez: " oso ondo sentiarazten zaitu". 

2015/04/01

Ruth Encinasek, Agifeseko gerenteak, duela urtebete Kimu Bat, Blasenea eta Agifes elkarteek sortu zuten Karabelekori buruz hitz egiten digu. Bere esanetan,  "proiektua oso polita eta aberasgarria da, nekazaritza ekologikoa, baratzeko esperimentazioa eta erreabilitazio psikosoziala batzen baitu".   

2015/04/01

Antonio Sánchez Escuderok (Madril, 1937) Parkinsona dauka duela 15 urte, baina halere gogotsu jarraitzen du. Ariketa fisikoa egiteaz gain, yoga, pilateak, bizikleta edota boxeoa, esaterako, Sánchezek hitzaldiak ematen ditu eta bost libururen egile da. Munduan zehar ibilia, 80 herrialde inguru bisitatu ditu eta sei hizkuntza menderatzen ditu. Otsailean eskaini zuen hitzaldiaren harira, osasu arazoak era positiboan nola enfokatu aholkatzen digu.  

2015/04/01

Rosalía Sánchezek, Agifes elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak eta idazkariak, 2014ko azterketa egin du eta betetako zenbait helburu nabarmendu ditu. Bestalde, 2015ean zehar elkarteak dituen erronkak ere gurekin partekatu ditu. 

Orriak