2019ko udalekuak: Kantabria, Mallorca eta Tenerife

Urtero bezala, Agifeseko erabiltzaileek udalekuetako irteerez gozatzeko aukera izan dute 2019an zehar. Gainera, beste elkarte batzuetako kideekin euren esperientziak partekatu ahal izan dituzte Fedeafesen, Estatuko Buru Osasunaren aldeko Federazioaren eta Imsersoren elkarlanari esker.
 
Oraingo honetan, diruz lagundutako bi bidaia antolatu ditu Fedeafesek. Maiatzean, Agifeseko 15 kidek Tenerifera egindako oporrez disfrutatu zuten beste elkarte batzuetako lagunekin batera. Gure erabiltzaileek bidaiatzeko aukera berria izango dute irailaren 17tik 24ra. Oraingo honetan, aukeratutako helmuga Mallorca izango da. Gure elkarteko 15 kidek uharte balearreko paisaia ederrak miretsi ahal izango dituzte gure monitoreen konpainian, Estatuko Buru Osasunaren aldeko Federazioaren eta Imsersoren laguntzarekin.
 
Albiste moduan, aurten Kantabriara egindako udalekuak ekonomikoki lagundu ditu Agifesek. Gure elkarteko bazkideei eta erabiltzaileei soilik zuzendutako udaleku horietan, Agifeseko 20 kide Santillana del Mar herria bisitatu dute, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra. Lau eguneko txangoarengatik 125 euro ordaindu ditu erabiltzaile bakoitzak.
 
Gure elkarteko kideentzat onuragarriak dira esperientzia hauek, beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera izaten baitute irteera hauetan. Hori dela eta, etorkizun hurbilean horrelako jarduera gehiago antolatzen saiatuko gara.