Albisteak
Ekonekazaritza sustatzeko eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko elkartu dira Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko. Elkarlan honen lehen fasean, Lur Denokek Astigarragan dituen baratzeetan lagunduko du Agifeseko talde batek, eta bertan kolektibo honetako pertsona batentzako lanpostua sortuko da.
Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek gaur aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.
EITB-ko lehen kateko programak buru osasunaren gaia lehen pertsonan jorratu du aste honetako saioan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberriak eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakamak parte hartu dute saioan.
600 korrikalari baino gehiago, ehunka ikusle; ehundik gora enpresa, entitate eta pertsona laguntzaile... 2016ko 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketak arrakasta handia izan du. Umore ona eta haur, gazte nahiz helduentzako giro paregabea izan ziren nagusi.
Nekazaritza ekologikoaren inguruko esperimentazio-lana burutzea, barazki barietateen dibertsitatea sustatzea eta buru gaixotasuna duten pertsonen aisia, gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea. Horiek dira Karabeleko etxaldearen helburuak; ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarritasuna bermatzea, alegia. Agifesek, Kimu Batek eta Blaseneak garatutako proiektuak Agifesen 39 erabiltzaile hartu ditu bere egunerokotasunean
Agifesek landutako buru osasunaren aldeko 'Mintzatuz osatu' kanpainak lehen saria eskuratu du Albert Jovell Sarien II. Foroan, sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian.
Maiatzaren 16an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Eibarren, 19:30ean Coliseo antzokian. Petter Naess-ek zuzenduriko ‘Elling’ pelikula norvegiarren inguruko saio horretan fobia soziala eta bestelako buru nahasmenduak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek. Filmak, era atseginean eta baita errealistan ere, buru gaixotasuna duten pertsonek komunitatean integratzeko egin beharrekoari buruzko ikuspuntu berria azaltzen du. Pelikulako bi protagonistek ezagutzera ematen dituzte bizitzen ari diren garai berri horrek dakartzan zailtasunak. Proiekzioaren ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »