Albisteak

2013/06/14

Izenburua: Nahasmendu bipolarra: errekuperazio esperientziak.
Data: ekainak 18, asteartea.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. Antigua. DONOSTIA.
Ordua: 19:00
Parte-hartzaileak:

  • Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea.
  • Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona.
  • Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.

Sarrera librea.
Hizkuntza: gaztelania.

2013/06/13

Ruth Encinas Agifeseko gerenteak komunikabideei zuzendutako topaketa batean parte hartu zuen atzo Osakidetzaren eskutik. Suizidioari eta buru gaixotasunari buruzko albisteen tratamendua hobetzen laguntzeko helburuarekin antolatu zuen ekitaldia Euskal Osasun Zerbitzuak. Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko Andrea Gabilondo psikiatrak suizidioari buruzko albisteek gizartean daukaten eragina aztertu zuen estatistikoki, eta informazio egokiagoak zabaltzen laguntzeko aholkuak eskaini zituen.

 
2013/06/13

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak iragan ekainaren 11n Hondarribian eskainitako hitzaldian azpimarratu zuen familia oinarrizko zutabea dela buru osasuna berreskuratzeko prozesuan. Zentzu horretan laguntza taldeen garrantziaz mintzatu zen, “baliagarriak baitira arazoak hautemateko, komunikazio gaitasunak hobetzeko, estresa kudeatzen ikasteko eta familia barruko gatazkak konpontzeko erremintak barneratzeko”.

2013/06/07

Izenburua: Familiaren papera buru gaixotasunaren orekatze prozesuan.
Data: ekainak 11, asteartea.
Lekua: Zuloaga aretoa, kale Nagusia, 8. HONDARRIBIA
Ordua: 19:00
Hizlariak:

  • Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
  • Ruth Encinas, Agifeseko gerentea.

Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.

2013/06/03

Agifesek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean. Horrela, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

2013/05/17
SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Noiz: maiatzak 23 eta ekainak 6 eta 20.
Non: TOLOSA. Kultur etxea. Triangulo plaza, 1.
Ordua: 18:30etik 20:30era
Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos.
Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena
(943 474337).
2013/05/13

Irungo Musika Eskolako ikasle talde batek akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen maiatzaren 11n Donostiako Benta Berri zentroan. Irakasleak eta haren alabak ere parte hartu zuten eta, guztien artean, emanaldi hunkigarria osatu zuten. Horrela, publikoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten.

(Albistearen izenburuan klikatu bideoa ikusteko!)
2013/05/09

IRUNGO AKORDEOI BOSKOTEA
Data: maiatzak 11, larunbata.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. DONOSTIA
Ordua: 18:00
Musikariak: Irungo Musika Eskolako ikasleak.
Sarrera doan.
2013/05/07
Ana María Matías de Juana erizain eta antropologian lizentziatuak 'Metas de Enfermería' aldizkarian argitaratutako artikulu interesgarria aurkezten dizuegu. Buru gaixotasuna duten pertsonekiko aurreiritziak baztertzen ditu idazlanak eta kolektibo honek merezi duen errespetua azpimarratzen du. Koherentzia eta sentsibilitate handiz idatzitako testua da.
Artikulua irakurri.
2013/05/03

Izenburua: Enfermedad mental y familia.
Data: maiatzak 7, asteartea.
Lekua: Portalea kultur etxea, 3. solairua. Bistaeder kalea 10. EIBAR
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.

Orriak