Joan den azaroan Donostian eskaini zen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Ziklo arrakastatsuaren ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Eibarren. 'Mintzatuz osatu' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea. Zineforumaren lau saioak astelehenetan izango dira, maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, Eibarko Coliseo zinemaren 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Donostiako Agifeseko egoitzan.
Albisteak
Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidente Iñaki Subijana, Donostiako gotzain emeritu José María Setien eta Agifeseko bazkide lehenetarikoa den Nieves Alustiza omendu ditu Agifesek, elkarteari egindako ekarpen handia eskertzeko. Agifeseko presidente Vicente Aretak baliabide eta zerbitzu gehiago eskatu dizkie erakundeei, nahasmendu psikikoa duten pertsonei arreta hobea emateko.
Sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Fedeafesek, kolektibo honen zaurgarritasunaz ohartarazteko, emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan.
2015. urteko balantzea, hiperia, boluntariotza programa eta hainbat gaia Agifeseko aldizkariako ale berrian.
► PDFa ikusi edo deskargatu
► Aldizkaria online irakurri
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »