Albisteak

2015/12/20

Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroetako catering zerbitzuaz arduratzen den Ausolan enpresak 4.000 euro eman dizkio Agifesi, 2015eko proiektuetan inbertitzeko. Horrela, gipuzkoar gizartearen buru osasuna hobetzeko ekarpena egin nahi du enpresak.

2015/11/25
Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du. Horregatik, kasu hauek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen artean. 
2015/11/19

Larunbatean, azaroaren 21ean, Agifeseko kideok Gipuzkoa Solidarioa Jaialdian egongo gara.

2015/11/19

Filma: Shine

Data: azaroak 23, astelehena
Lekua: Donostia. Principe zinemak, 2. aretoa.
Ordua: 19:30
Solasaldia: Filmaren ondoren, Carmen Clemente psikologoarekin.
Doako sarrera: Gonbidapenak Agifesen egoitzan edo zinemako leihatilan jaso behar dira
2015/11/11

  • Filma: Mejor... Imposible
  • Data: azaroak 16, astelehena
  • Lekua: Donostia. Principe zinemak, 2. aretoa.
  • Ordua: 19:30
  • Solasaldia: Filmaren ondoren, Carmen Clemente psikologoarekin.
  • Doako sarrera: Gonbidapenak Agifesen egoitzan edo zinemako lehiatilan jaso behar dira
2015/11/04

Azaroaren 11n, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak.

2015/11/03

Izenburua: Elling

Data: azaroaren 9an.

Tokia: Donostia. Principe zinemetan, 2.aretoan.

Ordua: 19:30

Solasaldia: Carmen Clemente psikologoarekin, filma ikusi eta gero.

Doako sarrera: Gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan.

2015/10/30

Agifesek, Zinema eta Buru Osasuna I. Zineforum Zikloa egingo du Donostian. 'Mintzatuz osatu' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea. Zineforumaren lau saioak astelehenetan izango dira, azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an, Donostiako Principe zinemen 2. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan.   

2015/10/21

Izenburua: Estereotipoak baztertu. Buru osasunaren inguruko egi eta uste okerrak

Data: urriak 29, osteguna.
Lekua: HONDARRIBIA. Kultur etxea.
Ordua: 18:30ean
Hizlaria: Verónica Pazos, Agifeseko gizarte-langilea.
Hizkuntza: gaztelera.
 
2015/10/20

Laboral Kutxako gizarte kontseiluak 2.000 euroko laguntza eman dio Agifesi, elkarteko zenbait jarduera garatzeko. 

 

 

Orriak