Albisteak

2015/05/15

  • Hitzaldia: Patologia duala edo drogazaletasuna?
  • Data: maiatzak 19, asteartea.
  • Lekua: ZARAUTZ. Kultur etxea.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Hizlaria: Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa. 
  • Hizkuntza: gaztelania
 
2015/04/30

Oraindik ere, buruko osasun arazoak tabua dira gure gizartean, hein handi batean. Zentzu horretan, Agifesek nahasmendu psikikoen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina martxan jarri du, horien inguruan naturaltasunez hitz egin ahal izateko; izan ere, "neurriren batean, modu zuzen edo ez zuzenagoan, buruko osasun arazoek guztioi eragiten digute; eta hitz egitea, mesedegarria da", azpimarratu du Ruth Encinas Agifeseko gerenteak  eskainitako prentsaurrekoan.

2015/04/01

Duela lau urte, Agifesek norabide berri bati ekin zion. Elkarteko talde teknikoak anbizio handiko erronka hartu zuen beregain: bizi-kalitatearen ereduaren alde lan egitea; gure inguruan, duela gutxi eman zen ezagutzera parte hartzeko filosofia psikosozial hori. Erabiltzaileak euren errekuperazio prozesuan protagonista izan behar zuten, horretarako, ezinbestekoa zen beraiei hitza eta erabakitzeko ahalmena ematea. 

 
2015/03/30

Agifesen 23. aldizkaria aurkezten dizuegu, urte hasierako berritasunekin. Argitalpenean informazio anitz topatuko duzue, 2013 eta 2014 urteen emaitzei eta 2015. urteko helburuei buruz, hurrengo hilabeteetako hitzaldi eta ikastaroei buruz eta Antobio Sánchez  idazle eta hizlariari egindako elkarrizketaren berri ere izango duzue.  

 
 
 
2015/03/26

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu apirilaren 14an Arrasaten, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza dakarten estres eta antsietate egoerak sorrarazten dituzte”, aditzera eman du buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak.

2015/03/10

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; izan ere, “patologia horien nahiz euren generoaren inguruan estigma soziala” dago. “Denbora luzez, genero-ikuspegia buru osasunarekin loturiko gaietatik baztertua izan” dela nabarmendu dute. Errealitate horren aurrean, Fedeafesek eta bere lau elkarteek (Avifes, Agifes, Asafes eta Asasam) generoa euren jarduera-eremuan pixkanaka lantzen joateko prozesu bati ekin diote, parekidetasunari buruzko ikerketa batetik abiatuz.

2015/02/16

  • Hitzaldiaren izenburua: Enfocar en positivo los problemas de salud mental 
  • Data: otsailak 19, osteguna.
  • Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri (Bertsolari Xalbador kalea. Antigua auzoa).
  • Ordua: 18:30ean.
  • Hizlaria: Antonio Sánchez Escudero. 
  • Hizkuntza: gaztelania
2015/02/02

Baditugu dagoeneko III. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! 2014. urteko ekimenean, 450 lan inguru jaso ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspuntu ezberdinak azaldu dizkigutenak. Idazlanen aberastasunaz eta hunkitzeko gaitasunaz gain, askoren balio literarioa nabarmendu nahiko genuke. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenen bikainengatik!  

2014/12/22

Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada I. ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ lehiaketako irabazleak. Urte osoan, Gipuzkoan osasun mentalaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu, eta oso pozik gaude kazetaritza-lanen kalitatearekin. Gipuzkoan, orokorrean, hedabideek buru gaixotasuna duten pertsonen kolektiboari trataera egokia ematen diotela iruditzen zaigu, eta jardunbide onak saritu egin behar direlakoan gaude!

2014/12/16

Ausolan, empresa que suministra el catering a los centros de rehabilitación psicosocial de Agifes, ha donado a la asociación 6.000 euros para proyectos de 2014, con el fin de contribuir activamente a la mejora de la salud mental de la sociedad guipuzcoana.

Orriak