Albisteak

2014/10/02

Karabeleko etxalde agroekologikoa inauguratu dute gaur Hernanin, ekonekazaritzan diharduen zentro esperimental aurrendaria. AgifesBlasenea eta Kimu Bat entitateek elkarlanean sortu dute kantauriar isurialdean bakarra den proiektu hau. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da Karabeleko, eta esperimentazio lanaz gain, barazkigintza ekologikoaren ekoizpena eta kontsumoa sustatu nahi ditu, bai eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo zaurgarri batzuek errehabilitazio psikosoziala landu ere.

2014/09/12

Agifesen 22. aldizkaria aurkezten dizuegu, ikasturte hasierako berritasunekin. Argitalpenean informazio anitz topatuko duzue, lasterketa solidarioari buruz, banakako eta taldeko laguntza zerbitzuei buruz, eta hurrengo hilabeteetako hitzaldi eta ikastaroei buruz. Bittori Bravo psikiatrari egindako elkarrizketaren berri ere izango duzue.  

Aldizkaria deskargatu.

2014/06/11

Usurbilgo Sendategiko Tomás Burutaran eta Karina Luengas psikiatrek eskizofreniari buruzko solasaldia gidatu zuten ekainaren 14an Lasarte-Orian, eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten. Buru nahasmendua duten pertsonen lagun eta senideek, eta eskizofrenia duten hainbat pertsonek ere, aktiboki parte hartu zuten ekitaldian eta euren esperientziak partekatu zituzten.

2014/06/05

Buru Osasunaren aldeko Futbol Partida zirarragarria izan genuen 2014ko maiatzaren 31n. Beasain K.E. eta Real Sociedad futbol taldeetako beteranoek ikuskizun bikaina eskaini zuten Loinaz futbol zelaian, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei euren babesa adierazteko. Real Sociedad izan zen garaile, 1-8 emaitzarekin, baina elkartasun eta lagunarteko giroa izan zen nagusi. 

Bideoa ikusi

Argazkiak ikusi

 

2014/06/04

Brots antzerki taldeak Ella antzezlana aurkeztuko du ekainaren 7an eta 8an. Buru nahasmendua duten hainbat pertsonek nahiz diagnostikorik ez duten zenbaitek osatzen dute konpainia.

 
Ella buru gaixotasuna duen neska gazte baten istorioa da. Protagonistak antzerkia egitearekin amesten du eta diagnostikoa oztopo bilakatzen zaio. Bere desioa egi bihurtu dadin borrokatzen du gazteak eta, bide horretan, ohiko psikiatriatik eta terapia alternatiboetatik datozkion presioei aurre egin behar die.
 
2014/05/30

Izenburua: Eskizofrenia gertutik ezagutzea.

Data: ekainak 4, asteazkena.
Lekua: LASARTE-ORIA. Villa Mirentxu. Donostia Etorbidea, 3.
Ordua: 19:30ean
Hizlariak:
  • Tomás Burutarán, psikiatra
  • Karina Luengas, psikiatra
Hizkuntza: gaztelania.
2014/05/28

Beasain Kirol Elkarteko eta Real Sociedad taldeko beteranoek Buru Osasunaren aldeko futbol partida jokatuko dute maiatzaren 31n, 17:00etan, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Agifesek antolatutako kirol ekitaldi honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei eta horien senideei babesa ematea, eta kirolaren garrantzia azpimarratzea, osasun fisiko eta mentala zaintzeko bide gisa. Beasaingo alkate Koldo Agirrek gipuzkoar guztiei dei egin die, ekitaldi “erakargarri” honekin gozatzera bertaratu daitezen, bi klubetako jokalari ohiek euren gaitasunak erakutsiko baitituzte zelaian. Horrez gain, giro ederra egongo da herrian Loinatz festei esker; eta beraz, “ongi pasatzeko eta buru osasunaren aldarrikapena egiteko aukera izango da”.

2014/05/19

  • EKITALDIA: Buru Osasunaren aldeko elkartasun partidua.
  • DATA: Maiatzak 31, larunbata.
  • LEKUA: BEASAIN. Loinaz futbol zelaia.
  • ORDUA: 17:00
  • Sarreren salmenta: Xerbera eta Tti Tta tabernetan, establezimenduen irekitze ordutegian, eta Loinaz zelaiko leihatilan, maiatzaren 31n, 15etatik aurrera. 
  • Sarreraren prezioa: 10 euro, helduek / 5 euro, 6 eta 15 urte arteko haur eta nerabeek / doan, 4 urte arteko umeek.
2014/05/13

Primerako bertso saioa eskaini ziguten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek, Unai Elizasu gai-jartzaileak gidatuta, maiatzaren 10ean Aquariumean. Ugarte anaiek ere txalaparta emanaldi bikaina eskaini zuten. 

 

Orriak