Albisteak

2013/11/26

“Zer egin dezaket nik egunetik egunera hobeto sentitzeko?” galdera planteatzen digu Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainako azken bideoan. Egunero aurrera egiten lagunduko diguten helburu txikiak jartzea gomendatzen digu; izan ere, buru nahasmendurik edo gaixotasunik izan edo ez, “beti da posible aldaketa egitea eta hobeto sentitzea”.

Bideoa ikusi

2013/11/25

Izenburua: Depresioa eta gogo-aldartearen beste nahasmenduak.

Data: Azaroak 27, asteazkena.
Lekua: ARRASATE. Kulturate, Loramendi aretoa (sarrera Otalora kalean).
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan.
2013/11/20

Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioak ‘Zoriontsu izan nahi dugu’ sentsibilizazio kanpaina abian jarri du, buru gaixotasunen inguruan dagoen estigmari aurre egiteko asmoz. Estatuko 290 elkarte biltzen dituen elkarte horrek, Agifes barne, buru gaixotasuna duten pertsonek zoriontsu izateko duten eskubidea defendatzen du. Horretarako, diagnostikoa daukaten pertsonek pairatzen duten diskriminazio soziala gainditzearen beharra azpimarratzen du.

2013/11/11

Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik.

2013/11/08

Azaroaren 7an, Sergio Saldaña Sotok, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egileak, hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Dozenaka pertsona Biteri kultur etxera gerturatu ziren idazlearen esperientziak entzutera. Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoa eta Mertxe Portas nahasmendu bipolarra duen Agifeseko erabiltzailea ere bertan izan ziren.

2013/11/05

Izenburua: Nahasmendu bipolarra. Errekuperazio esperientziak.

Data: Azaroak 7, osteguna.
Lekua: Biteri kultur etxea. HERNANI.
Ordua: 18:30
Parte-hartzaileak:
  • Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea.
  • Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona.
  • Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.
Sarrera doan. 
Hizkuntza: gaztelania.
 
2013/10/24

Rosalía Sánchez Agifeseko kideak ETB2ko 'Sin ir más lejos' programan parte hartu zuen atzo buru gaixotasunarekin duen esperientziaren berri emateko. Semearen eskizofreniaz mintzatu zen, gaixotasunaren sintomak eta garapena azaldu zituen eta bere senideak izan duen errekuperazioa nabarmendu zuen. 

 
2013/10/16

Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka. Juan Sánchez Vallejo medikuak idatzitako eta Rosa Martinez Alcocerrek zuzendutako lan honek buru gaixotasunaren inguruko mitoak apurtu nahi ditu, protagonistarekiko enpatia sortuz.

2013/10/15

Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, urriak 18, Elgoibarko kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Osasun mentaleko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Saioa Agifeseko sentsibilizazio batzordeak zuzenduko du eta sarrera doakoa izango da.

2013/10/11

 

Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak eskaini zituen urriaren 10ean Zumarragan. Agifesek Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako hitzaldian, patologia horrek “pentsamendua eta erantzun emozionala pobretzen dituela, eta errealitatearekiko harremana murrizten duela” azaldu zuen adituak. 

Orriak