Albisteak

2013/10/24

Rosalía Sánchez Agifeseko kideak ETB2ko 'Sin ir más lejos' programan parte hartu zuen atzo buru gaixotasunarekin duen esperientziaren berri emateko. Semearen eskizofreniaz mintzatu zen, gaixotasunaren sintomak eta garapena azaldu zituen eta bere senideak izan duen errekuperazioa nabarmendu zuen. 

 
2013/10/16

Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka. Juan Sánchez Vallejo medikuak idatzitako eta Rosa Martinez Alcocerrek zuzendutako lan honek buru gaixotasunaren inguruko mitoak apurtu nahi ditu, protagonistarekiko enpatia sortuz.

2013/10/15

Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, urriak 18, Elgoibarko kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Osasun mentaleko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Saioa Agifeseko sentsibilizazio batzordeak zuzenduko du eta sarrera doakoa izango da.

2013/10/11

 

Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak eskaini zituen urriaren 10ean Zumarragan. Agifesek Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako hitzaldian, patologia horrek “pentsamendua eta erantzun emozionala pobretzen dituela, eta errealitatearekiko harremana murrizten duela” azaldu zuen adituak. 

2013/10/11

Buru Osasunaren Munduko Egunean Agifeseko hainbat kidek buru gaixotasunaren inguruko bizipenak partekatu zituzten Bentaberriko Ibiltzen zentroan. Iker Arrizabalaga psikologoak moderatutako hizketaldian, 25 eta 48 urte bitarteko parte-hartzaileek gaixotasuna lehen pertsonan nola bizi duten kontatu zuten, aurreiritziak baztertzeko eta gaixotasuna duten beste pertsonei bizi-kalitatea hobea izan dezaten laguntzeko helburuarekin.

2013/10/07

Ostegun honetan, hilak 10, Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu Donostian, eta buru gaixotasuna duten pertsonen aldarrikapen eta beharrak ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko ekintza asko antolatu ditugu. 

2013/10/07

Agifeseko sentsibilizazio batzordeak BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako irabazleak hautatu ditu dagoeneko.

2013/10/01

Mila pertsona inguruk Donostiako kaleak zeharkatu zituzten irailaren 29an 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketan.  Agifesek eta Why Not? Fundazioak antolatutako kirol ekitaldia arrakastatsua izan zen, iazko parte-hartzea ia bikoiztu baikenuen ehunka korrikalari, roler eta dortsal solidarioei esker.

2013/09/25

Agifes elkarteak eta Why Not? fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa gauzatuko dute bigarren urtez datorren igandean, irailak 29. Iaz 550 korrikalari baino gehiago bildu zituen ekimen honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak ikusaraztea, eta kolektiboak pairatzen dituen mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzea. Aurten ere hainbat aurpegi ezagunek babestu dute proba, besteak beste Xabi Prieto Real Sociedad futbol taldeko kapitainak, Akelarre jatetxeko sukaldari Pedro Subijanak eta La Oreja de Van Gogh musika taldeak.
2013/09/19

'Hondarribian elkarlanean 2013' ekimenean parte hartuko du Agifesek bigarren urtez jarraian. Irailaren 22an igandean gauzatuko den egitasmo horren helburua da Hondarribiako eta Irungo herritarrek erreferente gisa dituzten GKE eta elkarteak biltzea eta euren jarduera jendarteratzea.

Orriak