Albisteak

2020/09/11

Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei. Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta bigarren heriotza-kausa da 15 eta 29 urte arteko gazteen artean. Adineko pertsonak ere arrisku-kolektibo garrantzitsua dira. Gainera, COVID-19ak eragindako zauri psikologikoen, itxialdien eta normaltasun berriaren ondorioz, heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa.

2019/06/18

Fedeafesek gaur aurkeztu du, Gasteizen, EAEn buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari zuzendutako baliabide soziosanitarioen eskaintzari buruzko azterlana. Guztira, 3000 familia eta 9000 pertsona baino gehiago ordezkatzen dituen entitatearen presidente María Ángeles Arbaizagoitiak adierazi du ikerketa honek helburu duela administrazioen eta sektore sozial eta sanitarioaren arteko hausnarketa bateratua sustatzea. Bestalde, Fedeafeseko gerente María José Canok azpimarratu du beharrezkoa dela osasun arreta hobea eskaintzea haur eta nerabeei, emakumeei, diagnostikorik gabeko pertsonei eta landa-inguruneetan bizi direnei, baita buru gaixotasuna duten pertsonen zahartzeari erantzuna eman ere.

2018/12/26

Sentsibilizazio ekintza berria jarri du abian Agifesek, depresiona duten pertsonei laguntzeko asmoz. Elkarteak kartelak jarri ditu Donostiako markesinetan, eta ekimena sare sozialen bidez ere zabaltzen ari da.

2018/02/06

Agifesek DESCUBRE programan parte hartuko du, Estatuko Buru Osasunaren Sare eta Konfederazioak bultzatutako buru osasuneren sentsibilizaziorako eta prebentziorako programa 

2017/11/21

Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek gaur aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.

2017/10/25

EITB-ko lehen kateko programak buru osasunaren gaia lehen pertsonan jorratu du aste honetako saioan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberriak eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakamak parte hartu dute saioan.

2016/04/29

Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidente Iñaki Subijana, Donostiako gotzain emeritu José María Setien eta Agifeseko bazkide lehenetarikoa den Nieves Alustiza omendu ditu Agifesek, elkarteari egindako ekarpen handia eskertzeko. Agifeseko presidente Vicente Aretak baliabide eta zerbitzu gehiago eskatu dizkie erakundeei, nahasmendu psikikoa duten pertsonei arreta hobea emateko.

 

 

 

2016/04/07

Elkartearen 30 urteen balantzea, hitzaldi eta ekitaldien egutegia, argazki eta kontakizun laburren lehiaketa eta beste hainbat gai interesgarri Agifeseko aldizkariko ale berrian.

PDFa ikusi edo deskargatu

Aldizkaria online irakurri

2016/03/17

Fedeafes - mujer y salud mentalSentsibilizazio kanpaina jarri du abian Fedeafesek, kolektibo honen zaurgarritasunaz ohartarazteko, emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan.

2016/01/26

2015. urteko balantzea, hiperia, boluntariotza programa eta hainbat gaia Agifeseko aldizkariako ale berrian.

► PDFa ikusi edo deskargatu

► Aldizkaria online irakurri

Orriak