Albisteak

2013/11/27

Buru Osasunaren alde lan egiten duten entitateak kezkatuta daude Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren I. Proiektuarekin. Justizia Ministerioaren proposamenak “arriskugarritasun” terminoarekin lotzen du buru gaixotasuna, eta kontzeptu hori deuseztatzea eskatu du Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioak (FEAFES). Zentzu horretan, salaketa eta sentsibilizazio ekintza ugari garatzen ari da kolektiboa.

2013/11/20
Nazioarteko hainbat adituk osasun agintariei zuzendutako txostena idatzi dute eskizofrenia duten pertsonei babes osoa eman eta gizarteratzen laguntzeko. Izan ere, munduan 26 miloi pertsonak baino gehiagok dute eskizofrenia.
2013/11/11

Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik.

2013/09/10

Irakurgai duzue jada iraileko aldizkaria. Bertan, datozen hilabeteetan gauzatuko ditugun ekintzen berri izango duzue, bai eta azken hilabeteetako albisteak ere. 

Aldizkaria online irakurri

2013/08/01

Adituek ohartarazi dutenez, buru gaixotasunak arreta bereziarekin jorratu behar dira komunikabideetan. Indarkeria tarteko izan den gertakarietan, subjektuak arazo psikiatrikoak dituela argudiatuz justifikatu ohi dituzte gertakizunak, kasu anitzetan. Errealitatea, baina, askoz ere konplexuagoa da eta horrelako sinplifikazio, orokortze edo baieztapen okerrek buru gaixotasunaren gizarte ikuspegia ahultzen dute. Horrela, buru nahasmendua pairatzen duten pertsonekiko estigma indartu egiten da eta horrek negatiboki eragiten du euren errekuperazioan.

2013/08/01
Erresuma Batuko Psikiatren Eskolak landutako txosten batek islatzen du osasun sistemaren barruan oso desberdin tratatzen dituztela nahasmendu psikikoak eta gaixotasun fisikoak. Adituek jakinarazi dute osasunaren arlo biek lehentasun oso desberdinak dituztela, baita finantzazio iturriak ere.
2013/07/31

DSM-5 eskuliburuak polemika handia sortu du nazioartean gaixotasun mentalen sailkapenean barneratu dituen aldaketengatik. Zentzu horrentan, iragan uztailaren 29an, Donostian ospatutako Ebaluaketa Psikologikorako Europako 12. Kongresuaren baitan, dokumentu horren inguruko mahai-ingurua egin zen. Kongresuko presidente Itziar Alonso-Arbiol berak adierazi zuen sailkapen berriak "pertsona gehiagok diagnostikoren bat edukitzea" dakar, diagnostiko positiborako irizpide gutxiago bete behar baitira. Medikazioan oinarritutako tratamenduak gizartean gehiegi zabaltzea eragin dezake horrek adituaren ustetan. 

Orriak