14/11/2018
Gizarte langile eta Salut Mental Catalunya Fundazioko zuzendari tekniko Cristina Paez Cotek buru osasun arazoa duten pertsonen osatzea hobetzeko gakoak eskainiko ditu datorren azaroaren 21ean Donostian. Era berean, Paez Cotek buru nahasmendua duten pertsonenganako ikuspegi berria proposatzen duen ‘Alas de papel’ liburua aurkeztuko du. Agifesek antolatutako topaketa Okendo kultur etxean burutuko da, 18:30ean.
Gizarte-bazterketa arriskuan dagoen jendearekin lanean, eta bereziki buru osasunaren arloan, hogeita hamar urteko esperientzia duen Cristina Paezek familiartean buru osasun arazoei nola aurre egin aztertuko du, senideen eta profesionalen lana azpimarratuz. Horrez gain, bere liburuaren zenbait gairi buruz hausnartuko du, kolektiboaren ikuspegi gizatiarra eta gertukoa proposatzen duen liburua, alegia. Besteak beste, buru osasun arazoa duten pertsonen gizarte- edo sexu-harremanak edo lana egiteko eskubide konstituzionala aurrez aurre eta era ausartean aztertuko ditu.