Agifesek adimen emozionala izango du hizpide Eibarren

 
Itsasne Gallastegui Agifeseko psikologoak adimen emozionalari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, ekainak 29, Eibarren. Saioan, eguneroko esperientziei aurre egiten ikasteko emozioak ezagutzearen eta erregulatzearen beharraz arituko da psikologoa. Hitzaldia Eibarko Ibiltzen errehabilitazio psikosozialerako zentroan izango da, 18:30etik aurrera.
 
Gallasteguik Aristotelesen esaldi bat berreskuratu du adimen emozionalaren garrantzia azpimarratzeko: “Edozein pertsona da gai haserretzeko. Hala ere, pertsona egokiarekin, intentsitate egokiarekin, momentu egokian, arrazoi egokiarengatik eta era egokian haserretzea… hori ez da erraza”. Hori dela eta, sentimenduen kudeaketa osasuntsua eta emozioen erregulazioa lortzeko helburuarekin, norbere emozioak ezagutzeko jarraibideak emango ditu Gallasteguik.