Agifesek buru nahasmendua duten pertsonen senideentzako jarraibideak eskainiko ditu Donostian

Marketinean aditu, irakasle eta nahasmendu bipolarrean diagnostikoa duen Carlos Mañas idazlea senideek estigmari aurre egiteko egiten duten esfortzuaz mintzatuko da otsailaren 4an, astelehenean, Donostian. Saioa 19:00etan izango da, Koldo Mitxelena kulturgunean.
 
Hasteko, Mañasek estigmari eta aurreiritziei aurreko egiteko jarraibideak eskainiko ditu, baita buru nahasmendua duten pertsonekin familiartean dugun komunikazioa aztertu ere. Gainera, suizidioaren traumari ere helduko dio eta 'Espantando Palomas’ bere azken liburuaren aurkezpen laburra egingo du, buru osasunaren gaia umorez eta ironiaz lantzen duen obra.