Agifesek buru osasunaren inguruko VII. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du

Agifesek ‘Burua Aske’ VII. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du martxan. Ekimen horrek buru osasunarekin erlazionatutako istorioak biltzea du helburu, baita gaia ikuspuntu baikorretik erakustea nahiz buru gaixotasuna duten pertsonei eragiten dieten mito eta aurreiritziak gainditzen laguntzea ere.
 
‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren barne dago lehiaketa. Egitasmo horrekin, buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatu nahi du elkarteak, baita kolektiboari ateak irekitzen dizkion pertsona oro aintzat hartu eta konpromiso soziala indartu ere. 
 
Interesa duten guztiek euren kontakizunak info@agifes.org helbidera bidali ditzakete abenduaren 16ra arte. Elkarteko sentsibilizazio batzordea hiru lan onenak aukeratzeaz arduratuko da. Irabazleak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Hiruek diploma bana ere jasoko dute.
 
Gainera, Agifesek euskal hizkuntzan idatzitako kontakizunak sustatzeko Euskarazko Kontakizun Onenari sari berezia emango dio: 100 euro eta diploma. Sari hori hiru finalisten artean euskarazko lanik ez baldin badago bakarrik emango da.
 
Informazio gehiagorako, lehiaketaren oinarriak kontsultatu.