Agifesek buru osasunari buruzko argazki lehiaketa antolatu du

  • Agifesen hamargarren argazki lehiaketaren helburua da buru osasuneko arazoen inguruko irudimen soziala zabaltzea, kolektiboa estigmatizatzen duten estereotipoetatik ihes eginez.
  • Ekimena ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dago. Egitasmoak senide eta gertukoen papera azpimarratu nahi du.

Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, X. Argazki Lehiaketa antolatu du, nahasmendu horien inguruko irudimen soziala zabaltzeko helburuarekin, kolektiboa estigmatizatzen duten estereotipoetatik ihes egitenez.

‘Buru osasunaren zaindariak’ lelopean, Agifesen kanpainak senideen papera azpimarratu nahi du, eta, batik bat, egunerokotasunean buru osasuneko arazoak dituztenen ondoan daudenen zeregina goraipatu nahi du, euren senide edo lagunaren errekuperazio prozesuaren euskarri batira.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek datorren uztailaren 18ra arte bidali ditzakete euren lanak datu pertsonalekin batera info@agifes.org helbide elektronikora (izena, abizenak, NAN zenbakia, emaila eta telefonoa). Agifesen sentsibilizazio batzordea arduratuko da hiru lan irabazleak hautatzeaz. Sariei dagokienez, lehenengoak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200, eta hirugarrenak 100.

Kanpainaren webgunean aurki daitezke argazki lehiaketaren oinarriak.

 

Kazetaritza sariak

Halaber, Agifesek 2021eko 'Kazetaritza eta Buru Osasuna' Sariak antolatu ditu, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Aurreko edizioetan bezala, egitasmo honen xedea buru-osasunaren inguruan kazetaritza lanak sustatzea eta saritzea da. Buru osasun arazoak dituzten pertsonen kolektiboari buruz ikuspegi arduratsuarekin informatzen duten profesionalen lana nabarmendu nahi dugu, gizarte-sentsibilizazioan fokua jartzeagatik eta estigmaren aurka borrokatzeagatik.

Elkarteak asko atsegingo luke zuek lehiaketan parte hartzea. Sari hauek hedabideei eskerrak emateko sortu dira, buru osasuneko arazoen ikuspegi soziala normalizatzen laguntzeko eta osasun mentaleko arazoak dituztenen gizarteratzea sustatzeko ahalmen handia baitute.