Agifesek buruko osasun arazoak positiboki bideratzen ikasteko hitzaldia antolatu du

 
Antonio Sánchez Escudero, autolaguntzarako hainbat libururen egilea, beldurra nola antzeman eta gainditu azalduko du zenbait jarraibide eta anekdotaren bidez. 
 
  • Hitzaldiaren izenburua: Enfocar en positivo los problemas de salud mental 
  • Data: otsailak 19, osteguna.
  • Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri (Bertsolari Xalbador kalea. Antigua auzoa).
  • Ordua: 18:30ean.
  • Hizlaria: Antonio Sánchez Escudero. 
  • Hizkuntza: gaztelania
 
Antonio Sánchez Escuderok, autolaguntzarako hainbat libururen egileak, buruko osasun arazoak positiboki bideratzeko jarraibideak emango ditu ostegun honetan, otsailaren 19an, Donostian. Agifesek antolatutako hitzaldian, bertaratuen parte-hartzea sustatuko du Sánchez Escuderok, eta horrelako "borroka pertsonalei" eusteko "hiru oinarri funtsezkoen" inguruan mintzatuko da: “neurologoak edo medikuak diona egitea, medikazioa hartzea eta norberak gaixotasunaren aurrean egin dezakeena egitea”. "Gaixotasuna baino larriagoa" izan daitekeen beldurra nola antzeman eta gainditu ere azalduko du, hainbat jarraibide eta anekdotaren bidez. Gainera, senitartekoek eta zaintzaileek egiten duten lanari buruz ere hitz egingo du; hori guztia, giro alai eta entretenigarrian.
 
Ekimena Bentaberriko errehabilitazio psikosozialerako Ibiltzen zentroan izango da, 18:30ean.
     

Hizlariaren inguruan

Duela 15 urte Parkinson gaixotasuna zuela esan zioten, eta geroztik Antonio Sánchez Escudero (1937) madrildarrak ez dio utzi aktibo egoteari. Ariketa fisikoa egiteaz gain - pilates, yoga, gimnasia, korrika edo boxeoa-, Sánchezek 50 hitzaldi baino gehiago eta elkarrizketa ugari eskaini eta bost liburu idatzi ditu: 'Mi lucha contra el Parkinson', 'Prefiero ser feliz', '¿Quieres dejar el tabaco? Fuma más', 'Koldo eta Mikel', 'Ipurtzorri', eta bere hurrengo proiektua 'El hombre que hablaba con sus neuronas'. Koloniako Unibertsitatean (Alemania) Kanpo Merkataritzan lizentziatua, bere bizitzan zehar 80 herrialdetan egon da eta, guztira, sei hizkuntza hitz egiten ditu.