Agifesek buruko osasun arazoen aurrean komunikazio familiarra nola hobetu aztertuko du Azpeitian

 
Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean, martxoak 29, Azpeitian. Senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu Arrizabalagak. Hitzaldia Azpeitiko Aitonena zahar etxean izango da, 18:30etik aurrera.
 
Komunikazioa, Arrizabalagaren hitzetan, “ezinbesteko tresna da pertsonen arteko harremanak hobetzeko”. Horregatik, solasaldian abilidade horiek garatzeko estrategiak azalduko ditu, bereziki, buru gaixotasunak eraginda okerrera egin duten harreman egoerei aurre egiteko.