Agifesek DESCUBRE programan parte hartuko du eskoletan buru osasunaren inguruko informazioa emateko

Agifesek DESCUBRE programan parte hartuko du, Estatuko Buru Osasunaren Sare eta Konfederazioak bultzatutako buru osasuneren sentsibilizaziorako eta prebentziorako programa 

Bigarren hezkuntzako eskoletan burutuko den programa honek buru osasunaren garrantziaren nahiz buru gaixotasuna garatzeko arrisku faktoreen inguruko informazioa zabaltzea du helburu. Era berean, irakasleek zein senitartekoek gazteen heziketan duten ezinbesteko rola azpimarratu nahi du programak, baita buru osasun arazoen edo menpekotasun arazoen lehen sintomak identifikatzen ikasi ere. Azkenik, programaren helburu nagusietakoa da ere estigmaren eraginen kontra lan egitea, buru gaixotasuna duten pertsonen irudi errealista eta konplexua eskainiz.  
 
Agifesek prestakuntza hitzaldiak aurki jarriko ditu martxan Donostiako eskoletan, eta bi entzule talde nagusi izango dituzte hitzaldiek: irakasleak eta hezkuntza sistemako profesionalak alde batetik, eta bigarren hezkuntzako ikasleak bestetik.