Agifesek estresa murrizten laguntzen duen Mindfulness teknikaren inguruko hitzaldia eskainiko du Tolosan

Itsasne Gallastegui Agifeseko psikologoak Mindfulness teknikari buruzko hitzaldia eskainiko du ekainaren 21ean, asteartean, Tolosan. Meditazio tresna horrek estres egoerak kontrolatzen nola lagun dezakeen azalduko du Gallasteguik, 18:30ean Tolosako kultur etxean.

 
Psikologoa “arreta osoa” izenez ere ezagutzen den Mindfulnessaren jatorriaren eta esanahiaren inguruan arituko da. Bere hitzetan, teknika horrek “gorputza eta burua konektatzen laguntzen digu” eta, modu horretan, gorputzeko tentsioak hauteman eta kontrola ditzakegu, baita estres eta antsietate egoerak kudeatzen ikasi ere.
 
Azalpen teoriko horretaz gain, kontzentrazio eta meditazio teknika informalki eta laguntza gabe erabiltzen hasteko jarraibide praktikoak ere emango ditu adituak. Gainera, elikaduraren, kirolaren eta atsedenaren bitartez gorputza zaintzeak duen garrantzia ere azpimarratuko du psikologoak.