Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari aurre egiteko ikastaroa antolatu du Agifesek

 
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den Rosa Lafuente psikologoak tailerra eskainiko du maiatzaren 31n, ekainaren 7an eta 14an Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroan, 18:30etik aurrera. Agifesek antolaturiko saioen helburua da nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren ezagutzan sakontzea eta berau kudeatzen ikastea.
 
Zortzi ordu iraungo dituen tailerrak bi zati izango ditu eta doakoa izango da. Teorikoa eta psikohezigarria izango den lehen zatian, gaixotasunaren prebalentzia, sorburu posibleak eta tratamendu konkretuak ezagutaraziko ditu psikologoak. Bigarren zatia, berriz, praktikoagoa izango da eta bertaratuek nahasmendu obsesibo-konpultsiboari aplikatutako terapia kognitibo-konduktuala kasu praktikoen bitartez ikusiko dute.