Agifesek sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertuko ditu Arrasaten burutuko duen zineforumean

Agifesek zineforuma antolatu du sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertzeko. Saioa datorren irailaren 24an burutuko da, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi aretoan, eta Errenteriako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloan ikusi ahal izan genuen ‘Gente Corriente’ izango da proiektatuko den filma. Robert Redford zinemagileak zuzendutako drama txalotuak buru osasun arazoak eta suizidioa aztertzen ditu protagonistaren anaiak jasandako heriotza tragikoaren ondorioz. 1980 urtean estreinatutako ekoizpenak lau Oscar sari eta bost Urrezko Globo eskuratu zituen. 
 
Proiekzioaren ondoren, Karmen Klemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko. ‘Zure harremanik zailena' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak agortu arte.