Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak depresioak lan arloan dituen ondorioak aztertuko ditu ‘Dos días, una noche’ filmaren bitartez

Maiatzaren 23an, ostegunean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Errenteriako Niessen zineman, 19:30ean. Marion Cotillard aktorea protagonista duen ‘Dos días, una noche’ europar drama saritua proiektatuko da. Filmak depresioaren gaia aztertzen du, nahasmendu honek krisialdi ekonomikoarekin eta protagonistaren lan baldintzekin  duen harremana azpimarratuz. Proiekzioaren ondoren, psikologo batek gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.  
 
Zure harremanik zailena' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azken saio bat izango du hilaren 30ean, Errenteriako Niessen zineman, 19:30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan.
 
Lau Oscar sari irabazi zituen 'Una mente maravillosa' drama biografikoak eman zion hasiera ekimenari, maiatzaren 9an, eskizofreniak John Nash matematikariaren bizitzan izan zuen eragina aztertuz. Hilaren 16an suizidioaren gaia jorratu zen ‘Gente Corriente’ filmaren proiekzioarekin. Maiatzaren 23ko emanaldiaren ostean, 30ean nerabeen buru osasunaren inguruko hausnarketa egingo da zikloaren azken proiekzioan: 'Las ventajas de ser un marginado'.