Aisialdi programako partaideek ‘Bizitza Naturala’ argazki-erakusketa aurkeztu dute

 

Joan den abuztutik, Aisialdi programak artearen eta argazkilaritzaren inguruko jarduera berri bat dauka. Horrek, gure erabiltzaileen sormena sustatzen du eta, horregatik, kideen artean argazki lehiaketa bat sortzea erabaki dugu.

Lanari ekin genion eta lehenengo irudiak zein gai nagusiren inguruan egingo ziren erabaki genuen; natura kasu honetan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak zehaztu ondoren, Agifesen egoitzetan ezagutzera eman genituen.

Parte hartzeko epea amaitu eta gero, urtarrilaren 24a izan zen azken eguna, prozesuaren 28 argazkietatik irabazleak aukeratzeko unea iritsi zen.

Horren ondorioz, ‘Bizitza Naturala’ sortu da, Agifesen Aisialdi programako partaideek antolatu, kudeatu eta muntatutako argazki-erakusketa. Martxoaren 2tik 31ra bitartean ikusgai egongo da Loiolako Kultur Etxean.

Horrelako ekimenen bidez, taldea bere alderdirik artistikoenaren bidez ikusarazi eta ahalduntzea lortu nahi dugu; erakusketa bat antolatu eta horrek dakartzan erabaki- eta ekintza-prozesu osoan parte hartu izana gauzatzean.