Alberto Contador fundazioak 18 bizikleta oparitu dizkio Agifesi

Agifesek 18 bizikleta jaso zituen urte hasieran Alberto Contador fundazioaren eskutik, 'Bicis para la Vida by ŠKODA' proiektuari esker.
 
Material horren dohaintzarekin, txirrindularitzarekin loturiko jarduerak gauzatu ahal izango dituzte Agifeseko errahabilitazio zentroetako kideek. "Bidegorri sarea aprobetxatzea da gure helburua, hirian zehar ibilbideak egin eta kirol ohiturak sustatzeko", adierazi du NekaneAzuabarrena psikologoak.
 
Elkartean badaude bizikletan ibiltzea maite duten pertsonak eta euren txirringa erosteko aukerarik ez dutenak. Hemendik aurrera, baina, zaletasun horretaz nahi adina gozatzeko parada izango dute.