Aldizkariaren ale berria prest duzue!

Aldizkariaren ale berrian 2017 urtearen laburpena eta balorazioa egiten dugu, eta urte berriarekin iritsi zaizkigun erronka berriak azaltzen ditugu ere, elkarrekiko-laguntza programa sustatzea, komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntza psikosozialeko programa indartzea edo 'Descubre' programan izango dugun parte-hartzea kasu. Gainera, Agifesek urtarrilan antolatutako 'Buru Osasuna: Enpleagarritasunaren Erronka Nagusia' jardunaldiaren berri ematen dugu eta komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntza psikosozialeko programak nola funtzionatzen duen azaltzen dizuegu. Hurrengo jardueren datak aurreratzen dizkizuegu ere, Bergarako Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa eta Urretxuko eta Donostiako hitzaldiak besteak beste. Azkenik, Veronica Pazosek eta Mikel Merinok Irunen emandako 'Buru Osasuna eta Bizi Kalitatea' hitzaldia laburtzen dugu, eta 'Descubre' sentsibilizazio eta prebentzio programaren berri ematen dugu. 

Irakurketaz goza dezazuela!