Aldizkariaren ale berria prest duzue!

Aldizkariaren ale berriak Agifeseko Lehen Pertsonan Batzordea aurkezten digu eta taldeko kide bati egindako elkarrizketa eskaintzen digu. Aurten poztasun handia sortu diguten hainbat albiste gogoratzen ditugu ere: Eusko Jaurlaritzak Agifes interes-sozialeko elkarte izendatu izana, Miradas Sarietan finalista sailkatzea eta Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabelekoren arteko elkarlana. Bestalde, Aitor Sastre erabiltzailea protagonista duen 'Berdingabea zara' kanpainaren bideo berria aurkezten dizuegu, baita irailean martxan jarriko diren laguntza taldeetan egongo diren berrikuntzak zein Nerea Zubiaur psikologoak emandako 'Eta zure buru osasuna? Zaindu ezazu' hitzaldiaren laburpena ere. 

Era berean, zuen agendan idazteko zenbait ekimen aurreratzen dizkizuegu: Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, Buru Osasunaren eta Estigmaren inguruko Jardunaldiak, Bertso saioa, oporrak Benidormen eta Asturisen, Donostiako Zinema eta Buru Osasuna Zinefoum Zikloa eta Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketa. Azkenik, gure Sentsibilizazio Batzordea aurkezten dizuegu, bertan parte hartzera animatuz, eta udazkeneko udalekuei buruzko informazioa luzatzen dizuegu. Irakurketaz gozatu! 

PDFa deskargatu

Aldizkaria online irakurri