Aldizkariaren ale berria prest duzue!

Aldizkariaren ale berrian gure elkartearen sentsibilizazio kanpaina berria aurkezten dizuegu, 'Zure harremanik zailena', eta datozen hiletan antolatuko ditugun ekintza berriak aurreratzen ditugu, Errenteriako Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa kasu. Sentsibilizazio Batzordeko kide Rosalia Sanchezek Agifesen ibilbidearen balantzea egiten digu, eta azaroan antolatutako estigmaren eta depresioaren inguruko jardunaldien laburpena ere eskaintzen dugu. 

Bestalde, argazki eta ilustrazio lehiaketen nondik norakoak azaltzen ditugu eta Asialdi eta Denbora Libreko zerbitzuan egon diren hobekuntzak aurkezten dizkizuegu. Pasa den martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, Agifesek egindako lana gogoratzen dugu eta Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian dugun parte-hartzea azaltzen dizuegu. 

Agifesek antolaturiko azken bi hitzaldien laburpenak ere ez dira falta: Carlos Mañasen 'La fatiga de la ternura' eta Veronica Pazosen 'Buru osasun arazoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak'. Azkenik, gure elkarteak Arreta Integratuaren Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuela gogoratzen dugu, Lehen Pertsonan Batzordeak martxan jarritako egitasmo berriaren inguruko informazioa eskaintzen dizuegu eta 'GPS Bipolar' blogaren sortzaileak elkarrizketatzen ditugu. Irakurketaz gozatu! 

PDFa deskargatu

Aldizkaria online irakurri