Antsietatearen eta emozioen kudeaketaren inguruko hitzaldia Urretxun

 
Saioa Otegi Agifeseko psikologoak antsietatearen inguruko hitzaldia eskainiko du apirilaren 19an Urretxun, eta egoera horretara iristea ekiditeko aholkuak eskainiko ditu. Otegik, antsietate maila desberdinak azalduko ditu eta egoera zailetan emozioak kudeatzen ikasteko jarraibideak emango ditu. 
 
Psikoterapia humanistan aditua den psikologoak dioenez, antsietateak “gure exijentziak, zorroztasuna eta ohiturak aztertzeko aukera ematen digu, baita ondo ez dagoenaren inguruan hausnarketa egin eta arazoa konpontzeko ere”. Horrez gain, Otegik antsietatea gainditu daitekeela defendatzen du, nahasmendua jasaten duten pertsonek “ongizatea eta lasaitasuna” lor dezaketela alegia, beren hazkuntza pertsonalean lan eginez gero.
 
Hitzaldi hau Agifesen Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren baitan dago eta Urretxuko kultur etxean izango da, 18:30etik aurrera.