Apirilaren 11n egingo da bazkideen ohiko batzar orokorra

Agifeseko bazkideen ohiko batzar orokorra egingo da apirilaren 11n. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroko ekitaldi aretoan (Bertsolari Xalbador, 4 - 6 behea).

Gai-zerrenda:

1. Presidentearen ongietorria.

2. 2012/12/18ko ohiz kanpoko batzarreko akta onartzea, egokia bada.

3. 2012ko Balantzea eta Emaitzen Kontua eta 2013ko Aurrekontua onartzea, egokia bada.

4. Egindako eta aurreikusitako ekintzen memoria.

5. Zuzendaritza Batzordearen berritze partziala (4) eta batzarkideak berrestea (2)

6. Galde-eskaerak.


Estatutuetako 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera, erabaki beharreko gai-zerrendako 2. eta 3. puntuen gaineko informazioa bazkideentzat eskuragarri egongo da Agifesen egoitzan (Morlans pasealekua 3, behea. 20009 Donostia) 2013/03/22 egunetik aurrera. Ondorengo ordutegian jaso ahal izango da informazioa: 10:00etatik 17:00etara.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.