ASVARren XVI. Jardunaldia Buru Osasunari eta zahartzaroari buruz izango da

 

Aurten, Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteak, ASVARrek, antolatutako ASVAR XVI. Jardunaldia otsailaren 24an izango da. Oraingo honetan jorratuko diren gaiak Buru Osasuna eta zahartzaroa izango dira.

Bienvenido Presillak, ASVARreko presidenteak, eta Alfredo Martínezek, Nafarroako Buru Osasuneko zuzendariak jardunaldiari hasiera emango diote. Aurretik, 8.30ean, izena emateko aukera egongo da bertan. Jarraian, Psikiatriari buruzko ikerketen Institutuko zuzendaria den Manuel Martín Carrascok zahartzaroan buru nahasmena duten pertsonen inguruan hitz egingo du; bereziki, medikuntzari eta aspektu psikiatrikoei erreparatuko die. 
 
Jardunaldiko lehendabiziko mahai ingurua Margarita Hernanzek moderatuko du, 10.15ean, eta hizpide izango dira kolektibo honek dituen behar nabarmenak, gabeziak, baliabideak eskuratzeko arazoak eta hobetzeko zenbait proposamen. Gaiari eusteko bertan izango dira Ikerne Ros, ANASAPS; Pilar García Castellano, Iruñeako La Milagrosa osasun zentroko gizarte-langilea eta UPNAko irakaslea; Alberto Sola Mateos, autonomia pertsonalari bideratutako Nafarroako agentzian medikua, eta Germán Jusué, psikologo klinikoa eta erdi-mailako baliabide saileko nagusia eta Nafarroako osasun zentroko zuzendaria.
 
Gero, 11.45an, atseden labur baten ostean, Bizkaiko buru osasun sarean psikiatra den Juan Medranok hitzaldia eskainiko du: ‘Tratamientos eficaces en la población psicogeriátrica. Procedimientos de elección’. Segidan, bigarren mahai ingurua egingo da, lehenengoan jorratutako gaiei berriro ere eutsiz. Kasu honetan, ordea, partaideak beste batzuk izango dira: Ana Moreno, psikiatra; Margarita Zabala, psikologo klinikoa Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoan; Raquel Guerrero, terapeuta okupazionala, eta Javier Tirapu, neuropsikologoa. Azkenik, Margarita Zabalak, ASVARreko bozeramaileak, eta Jokin Cortezónek, ASVARreko idazkariak, jardunaldiari amaiera emango diote.

Jardunaldietan izena emateko