Ausolanek 6.000 euroko dohaintza egin dio Agifesi

Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroetako catering zerbitzuaz arduratzen den Ausolan enpresak 6.000 euro eman dizkio Agifesi, 2014ko proiektuetan inbertitzeko. Horrela, gipuzkoar gizartearen buru osasuna hobetzeko ekarpena egin nahi du enpresak.

Dohaintza egiteko ekitaldia abenduaren 11n burutu zen Agifesen egoitzan eta bertan izan ziren Jose Mª Irazusta, elkarteko presidenteordea; Susana Rúa, Ausolaneko zuzendaritza kontseiluko presidentea, eta Carlos Ortega, sukaldaritzako kudeatzaileen arduraduna.

Enpresa honek zenbait urte daramatza gure elkarteari ekarpenak egiten eta, beraz, gure esker ona publikoki adierazi nahi diegu. Mila esker!!!