Badator San Tomas festa!

Ostiral honetan, abenduak 19, Gabonei ongietorria egingo diegu urteroko San Tomasetako festarekin. Ekitaldia 11:30etik aurrera izango da Ibiltzen Bentaberrin, eta guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Osasun mentaleko zentroetako erabiltzaileek hainbat ikuskizun eta gabon kanta eskainiko dizkigute, eta lunch eder batez gozatu ahal izango dugu amaieran. Gainera, 2014ko postalen lehiaketa irabazi dutenei sariak banatzeko aukera izango dugu.