20/12/2012
Agifeseko kideok San Tomas Eguna ospatuko dugu bihar, abenduak 21. Aurtengoan ere, Gabon kantak, ikuskizunak eta luntxa izango ditugu goizeko 10:30etik aurrera Donostiako Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan. Horrez gain, esperientzia zein pentsamendu baikorrak elkarbanatzeko ekimenetan, 'Baikor pentsatu nahi duzu?' kanpainaren barne antolatutakoetan, parte hartu dutenen artean zozketa egingo dugu. Bi zortedunek Nekaturreko bono bana jasoko dute, bi pertsonarentzako, Euskadiko landaturismoetan bi gau pasatzeko.
Buruari atsedena emateko aukera bikaina!
Zorte on parte hartu duzuen guztiei!
Buruari atsedena emateko aukera bikaina!
Zorte on parte hartu duzuen guztiei!
Gehitu iruzkin berria