Bilbo festaz jantzi zen Osasun Mentalaren Egun Mundiala ospatzeko

Bilboko Itsas Museoa Osasun Mentalaren Egun Mundialaren sede izan zen iragan urriaren 10eko goizean zehar, “Zabaldu burua” lemapean. Ekimenak harrera ona izan zuen eta asko izan ziren prestatutako aktibitateez, jolasez eta tailerrez gozatzera hurbildu zirenak.
Gaixotasun Mentala dutenen eta familiarren Bizkaiko elkarteak (AVIFES), Gipuzkoakoak (AGIFES), Arabakoak (ASASAM) eta FEDEAFESek (Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntza) antolatu zuten eguna, eta Julian Iantzi aurkezlea, Kaiko arraun elkarteko entrenatzaile José Luis Korta eta Bilboko suhiltzaileak izan zituen anfitrioi bezala. Azken hauek piraguaz iritsi ziren itsas museoraino, eta modu original honetan eman zioten hasiera egun handiari.
Elkarte hauek bultzatutako ekitaldiak buru eritasunaren onarpen soziala eta duintasunezko bizitza eskatzea zuen helburutzat, baita gaixotasun honen inguruko topiko faltsuak eta behar diren gizarte eta osasun errekurtsoekin bizitza arrunta eraman dezakeen kolektiboaren inguruko bazterketa salatzea ere.
Asko izan ziren hiru Euskal elkarteetatik Bilbora hurbildu zirenak intentsitatez betetako egunaz eta aktibitate ezberdinez gozatzeko. Rokodromoa eta tirolina, non Julian Iantzi eta Kortak beren ausardia agertu zuten; egur tailaren erakustaldia, motozerra batekin oilar bat egin zuen Arkaitz irakaslearen eskutik; Wii konsolen zona, haurrentzako tailerrak eta buru eritasuna pairatzen duten pertsonek egidako eskulanak erosteko stand izan ziren, besteak beste, museoaren inguruan bildutako ekintzak. Eguneko printza magikoa Imanol magoak ipini zuen, zeinek bertara gerturatutako guztiak txunditu ziten bere trikimailuekin.
“Dena oso ondo irteten ari da, oso ondo ari gara pasatzen” zioen Germán Negrete AVIFEseko kideak. Bere aldetik, AGIFESetik “eguna oso polita” izan zela azpimarratu zuen Luis Mari Urbietak. Gutxi gorabehera 70bat lagun gerturatu ziren bai autobusez bai autoz Bilbora Gipuzkoako elkartetik.
Itsas museoan izandako saio ludikoaren ostean euskal elkarteetako kideek bazkari oparoaz gozatu zuten Artxandako San Roque jatetxean. Baina prestatutako platerak dastatzen hasi aurretik AVIFESen abesbatzeko gizon eta emakumeek festa giroa sortu zuten egun horretarako espresuki prestatutako abestiekin. “Ez gara bat ere urduri jarri – zioten abeslarietako bik, Estibalitz eta Carmenek- denbora asko generaman kontzertua prestatzen eta”.
Bazkariaren ostean, musika, dantza eta, batez ere, dibertsioa egun bereziari azken ukitua emateko. Ondo pasatzeaz gain, familiek eta buru eritasuna pairatzen dutenek berek pertsona askoren ikuspegia zabaltzea lortu zuten, baita kolektiboak eta gainontzeko hiritarren integrazioa eta laguntzak duen garrantzia ulertaraztea ere.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.