Buru gaixotasuna duten emakumeen ahalduntzea bultzatzeko hitzaldia emango du Agifesek Lasarte-Orian

 

Agifeseko psikologo Marisa Romanek buru nahasmendua duten emakumeen ahalduntzearen inguruan arituko da urriaren 25ean, asteartean, Lasarte-Orian. Izan ere, emakume hauek gizartearen eta euren familiaren gehiegizko babesa eta estigmatizazioa pairatu ohi dute. Saioa 18:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean, izango da.
 
Psikologoak “bizi-kalitate ereduan” oinarritutako ikuspegia aurkeztuko du, buruko osasun arazoa duten emakumeek euren burua zaintzeko erabakia har dezaten, zaintzaile moduan aritu beharrean. Romanek dioenez, eredu horrek emakumeak gizartean duen paper tradizionalaren kontra egiten du, baita buru nahasmendua duten emakumeak, senideak zaintzeko helburuarekin, etxean geratzeko joeraren aurka ere. Familiak buru gaixotasuna duen emakumea gehiegi babesteko ohitura izaten du maiz, baina psikologoak azaltzen duen moduan, jokabide horrek emakumezkoa estigmatizatzen du eta autonomia kentzen dio.