Buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonekiko arretan aurrerapauso handia

Agifeseko kideok urte luzez aldarrikatu dugu tratamendu psikiatriko egokia eman behar zaiela buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonei. Duela gutxi jakin berri dugu aspaldiko eskaera horrek erantzuna izan duela. Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzak, probintzia-auzitegiak eta Osakidetzak Lege Psikiatria Unitatea jarri dute martxan Arrasateko Aita Menni ospitalearen barruan. Proiektu horren helburua da buru gaixotasuna kronikoa daukaten eta prozesura judizial batean, batik bat penaletan, sartuta dauden pazienteei osasun arreta egokia eskaintzea.
 
Egitura hori aurrendaria da espainiar Estatuan, helburu asistentzialari lehentasuna ematen baitio egungo espetxe-psikiatrikoek ez bezala, Gipuzkoako Auzitegiko Iñaki Subijana presidenteak El Diario Vasco egunkarian argitaratutako erreportaje batean azaldu duenez. Laguntza-ikuspegi hori erabat beharrezkoa da, tratamendua jasotzeko eskubidea ezin baitzaio inori ukatu, eritasuna edozein delarik ere, gorputzekoa nahiz burukoa.
 
Gipuzkoan unitate hori edukitzeari esker, pertsona hauek Fontcalent-eko (Alacant) edo Sevillako presondegi-ospitaleetara lekualdatu ditzaten ekidin ahal izango da, distantziak familia barruko loturak kaltetu egiten baititu. Harreman horiek, baina, tratamenduaren eraginkortasuna bermatzeko faktore erabakigarriak dira askotan. Euren seme-alabei edota anai-arrebei bisita egiteko zailtasunak izan dituzten hainbat senide ezagutu ditugu Agifesen eta orain, azkenean, arazo hori konpontzeko aukera ikusten dugu.
 
Agifeseko kideok proiektu berritzaile honekin oso pozik gaudela adierazi nahi dugu publikoki. Egitasmoa arrakastarekin garatu eta beste lurralde eta autonomia-erkidegoetara zabaldu dadin espero dugu. Proiektua gauzatu duten entitateei eskerrak eman nahi dizkiegu, gure kolektiboari gero eta arreta hobea emateko aurrerapauso handia eman baitute. 

 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.